Albisteak

Mundua

Mundua

Hagako Auzitegia

Karadzic, azkenean, epaiketan izango da gaur

Erredakzioa

2009/11/03

Egoera nola gainditu aztertuko dute. Karadzic egon gabe epaiketarekin jarraitzea, ofizioko abokatua bilatzea edo prozesua atzeratzea (buruzagi serbiar-bosniar ohiak eskatu bezala) erabaki lezakete.

Radovan Karadzicen bi lege-aholkularik atzo jakinarazi zutenez, buruzagi serbiar-bosniarra Hagako Auzitegian izango da gaur, azkenean. Bosniako gerran (1992-95) ustez gauzatutako hamaika gerra krimenengatik epaitzen ari dira; Srebrenicako genozidioagatik, besteak beste.

64 urteko Karadzicek bere burua babestuko du epaiketan eta defentsa prestatzeko denbora gehiago behar zuela argudiatu zuen epaitegira ez joateko arrazoi moduan.

"Arazoari irtenbidea eman nahi diolako egongo da bihar (gaur)" Epaitegian, azaldu du Marko Sladojevicek, Karadzicen lege aholkularietako batek. "Auzitegiak epaiketa prestatzeko behar dugun denbora emango digula espero dugu. Hamar hilabete behar ditugula pentsatzen dugu eta hori da gure eskakizun bakarra", gaineratu du.

Epaitegiak egoerari irtenbidea emateko modua aztertuko du, eta aukerak hiru izan litezke: Karadzic egon gabe epaiketarekin jarraitzea, ofizioko abokatua jartzea edo prozesua atzeratzea defentsa prestatzeko denbora emate aldera. Hala ere, Sladojevicek aurreikusi zuen litekeena dela Karadzicek ez hitz egitea ezarritako abokatu batekin.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa