Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Ebazpena

Txekiar Errepublikako presidenteak Lisboako Ituna berretsi du

Erredakzioa

2009/11/04

Auzitegi Konstituzionalak Lisboako Itunaren kontra senatari kontserbadoreek aurkeztutako helegitea errefusatu ostean berretsi du. Ituna abenduaren 1ean sartuko da indarrean.

Vaclav Klaus Txekiar Errepublikako presidenteak Lisboako Ituna berretsi du gaur, senatari kontserbadoreek aurkeztutako helegitea errefusatu ostean. Klaus, Ituna onartzeko azken oztopoa zen eta gainditu dute horrela.

Txekiar Errepublika zen 27en Europako Batasuneko egitura aldatuko duen Ituna oraindik onartu ez zuen bakarra.

Parlamentuakduela hilabeteak onartu zuen testua, baina Klausek hamaika aitzakiajarri ditu ez sinatzeko, baina iragan astean esan zuen Konstituzionalakonartuz gero sinatuko duela.

Hori horrela, Txekiar Errepublikako Auzitegi Konstituzionalak errefusatu egin du Lisboako Itunaren kontra senatari kontserbadoreek aurkeztutako helegitea. Pavel Rychetsky Auzitegiko presidenteak iragarri du ebazpena, apelazioa aztertzeko saioa hasi eta minutu batzuetara.

Legegizonak esan du Europar Batasuneko testua ez dela "Txekiar Errepublikako Konstituzioren kontrakoa". Hala, senatari euroeszeptikoen argudioak bertan behera geratu dira. Horiek zioten herrialdearen subiranotasuna kolokan jarriko litzatekeela eskumen batzuk Europar Batasuneko erakundeen esku utzita.

Rychetskyk esan du epaileek ezin dutela zehaztu zeintzuk diren subiranotasunaren kontzeptuak edo zein eskumen utz daitekeen Europako Batzordearen esku, izan ere, "erabaki politikoa da hori eta ezin da Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi".

Hori dela eta, Auzitegiak ez du uste "transferitu daitezkeen eskumenen katalogoa erabaki" dezakeenik.

Haien arabera, "Oinarrizko Eskubideen Gutunak ez du Konstituzioaren kontra jotzen".

Txekiar Errepublikak, hala ere, ez du aipatu Gutuna ezarri beharko Bruselak hala erabakita, izan ere, hori zen Vaclav Klaus Txekiar Errepublikako presidenteak jarritako baldintzetako bat.

Ituna abenduaren 1ean sartuko da indarrean

Europar Batasuneko presidentziak jakinarazi duenez, Lisboako ituna abenduaren 1ean sartuko da indarrean, eta ahalik eta arinen deituko dutela ohiz kanpoko goi-bilera bat testu horretan agertzen diren kargu berriak aukeratzeko.





webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa