Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Afganistan

Karzaik Gobernuan parte hartzea eskaini die Abdulari eta talibanei

Erredakzioa

2009/11/03

Afganistango presidenteak ziurtatu du batasun nazionaleko Gobernua eratu nahi duela. Talibanek, baina, ezezkoa eman eta eraso egiten jarraituko dutela ohartarazi dute.

Hamid Karzai Afganistango presidente hautetsiak herrialde osoko ordezkariekin Gobernu integratzailea eratzea promestu du gaur goizean, presidente izendatu zutenetik egindako lehen agerraldi publikoan.

Hauteskunde Batzordeak haren garaipena berretsi zuen atzo, Abdula Abdula aurkariak bigarren itzulian parte hartzeari uko egin baitzion. Izan ere, oposizioko buruak salatu zuen lehen itzulian izan zen iruzurrak "bere horretan" jarraitzen duela.

"Nire Gobernua batasun nazionalekoa izango da. Etorri nahi duen edozein pertsona ongietorria izango da", esan du presidenteak Presidentetzaren Jauregian eskainitako prentsaurrekoan.

Karzaik Abdulari eta talibanei ere egin die Gobernuan sartzeko eskaintza.

Oposizioko buruak isilik jarraitzen du, baina haren taldeko kide batek esan du presidente hautetsiak ez duela zilegitasuna.

Karzaik ustelkeriaren aurka borroka egitea ere agindu du bere hitzaldian.

Talibanek ezezkoa eman diote

Beren aldetik, talibanek errefusatu egin dute Karzairen izendapena, eta herrialde osoan eraso egiten jarraituko dutela ohartarazi dute, "etsaiaren konspirazio guztiak zapuzteko" helburuz.

"Duela bi aste, Karzaik iruzur egin zuela eta boto gehienak faltsuak zirela esan zuten, baina halere irabazle izendatu dute, hauteskunde horiek oinarri hartuta", adierazi dute AIP agentzia afganiarrak zabaldu duen agiri batean.

Obamak presidente bezala aintzatetsi du

Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistanen "atal berria" hasteko unea dela esan zion atzo Karzairi, ustelkeria.

Presidente estatubatuarraren ustez, hauteskunde prozesua "nahasgarria" izan da, baina emaitzarekin "pozik" agertu da, "Afganistango legearen arabera" ezarri baita.

Obamak hitz egin baino lehen, Etxe Zuriak nabarmendu zuen Karzai Afganistango presidente "zilegia" dela, Abdulak "arrazoi pertsonalak eta politikoak" tarteko erabaki baitzuen ez parte hartzea.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa