Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Bosnia

Karadzic Nazioarteko Epaitegian aurkeztu da lehendabizikoz

Erredakzioa

2009/11/03

Boikota egin ostean, serbobosniar presidente ohia epaitegian aurkeztu da, azkenean. Ustez gauzatutako hamaika gerra krimenengatik epaitzen ari dira.

Radovan Karadzic serbobosniar presidente ohia Hagako Auzitegian aurkeztu da gaur. Bosniako gerran (1992-95) ustez gauzatutako hamaika gerra krimenengatik epaitzen ari dira; Srebrenicako genozidioagatik, besteak beste. Beraz, Karadzicek orain arte egindako boikota eragotzi du, aldi baterako bada ere.

64 urteko Karadzicek bere burua babesten du epaiketan eta defentsa prestatzeko hamar hilabete behar zituela argudiatu zuen epaitegira ez joateko arrazoi moduan.

Radovan Karadzicen bi lege-aholkularik atzo jakinarazi zutenaren arabera, buruzagi serbiar-bosniarra Hagako Auzitegian izango zen gaur eta horrela izan da.

"Arazoari irtenbidea eman nahi diolako egongo da bihar (gaur)" Epaitegian, azaldu du Marko Sladojevicek, Karadzicen lege aholkularietako batek. "Auzitegiak epaiketa prestatzeko behar dugun denbora emango digula espero dugu. Hamar hilabete behar ditugula pentsatzen dugu eta hori da gure eskakizun bakarra", gaineratu du.

Epaitegiak egoerari irtenbidea emateko modua aztertuko du, eta aukerak hiru izan litezke: Karadzic egon gabe epaiketarekin jarraitzea, ofizioko abokatua jartzea edo prozesua atzeratzea defentsa prestatzeko denbora emate aldera. Hala ere, Sladojevicek aurreikusi zuen litekeena dela Karadzicek ez hitz egitea ezarritako abokatu batekin.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa