Albisteak

Mundua

Mundua

Urteurrena

Urtebete, estatubatuarrek Obama hautatu zutenetik

Erredakzioa

2009/11/04

Bakearen Nobel saria bizkarrean, AEBetako lehenengo presidente afroamerikarrak ospea galdu du, % 70etik % 55era, eta kolpea jaso du udal hauteskundeetan.

Urtebete igaro da AEBetako herritarrek Barack Obama presidente hautatu zutenetik. Bi gerra irekita, krisi ekonomikoan eta errepublikanoen berpizkundearekin ( Virginian eta New Jerseyn hauteskundeak irabazi zituzten), Obama ez dago bere egoera onenean.

Bakearen Nobel saridun eta AEBetako lehenengo presidente afroamerikarrarentzat ez da ospakizunik izango eta ez du egitaraua aldatuko. Hala, Wisconsinera joango da eta hezkuntzari buruzko hitzaldia emango du gaur.

Hauteskunde porrotaz gain, Afganistango gatazkan estrategia berri bat bilatzeko lanetan eta herrialde asiarrera tropa gehiago bidali ala ez erabakitzeko momentua du.

Hauteskunde garaipenaren poza ere itzaltzen ari da eta ospea galdu du. Urtarrilean, kargua hartu zuenean, % 70ekoa zen ospe maila eta orain % 55era jaitsi da.

Guantanamoko (Kuba) kartzela itxiko zuela promes egiteagatik, Ekialde Hurbilean bakea lortzeko akordioa bultzatuko zuela hitz emateagatik, eta atzeralditik ateratzeko egitasmoa burutuko zuela iragartzeagatik bereganatu zituen estatubatuarrak.

Baina promesa horiek betetzea agintariak pentsatzen zuena baino gehiago kostatuko zaio.

Guantanamo 2010eko urtarrilean ixtea ia ezinezkoa da eta Gobernuak oraindik ez du zehaztu 220 presoekin zer egingo duen.

Ekialde Hurbilean negoziazioak berrabiarazteko asmoa ere bere horretan geratu da; eta Iraken azkenaldian izan diren atentatu odoltsuek ezbaian jarri dute 2011rako soldadu guztiak kenduko dituela.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa