Albisteak

Mundua

Mundua

Iruzkina

Obama pausoak ematen ari da, baina astiro

Jesus Torquemada

2009/11/04

Barack Obamaren akatsik handiena gainerako presidenteen tankerakoa izatea izan da.

Barack Obamak ezinbestekoa zuen presidente ezberdina izatea. AEBetan nahiz atzerrian, inor gutxi iritsi zen Presidentetzara hainbeste ilusio aldean zuela.

Mundu guztiak espero zuen zerbait egitea, eta arin egitea, gainera. Hortxe nahasten ziren jendearen nahia eta errealitatea. Azken finean, Obama AEBen interesak defenditzeko hautatu zuten presidente, eta hori horrela, ezinbestekoa du besteak bezalakoxe presidente izatea.

Baina egia esan, ausartago izan zitekeen zenbait arlotan. Aseguru Sozialaren erreforman, aldaketa funtsezkoagoa proposatu zezakeen, baina tematu da akordioa iristen errepublikanoekin, eta horrek aukera eman die erreforma indargabetzeko.

Iraketik erretiratzea arinago egin zezakeen, baina 2012 urtera atzeratu du, hori baita Bushek iragarria zuen epea.

Afganistanen, dagoeneko hartua behar zuen erabakia, soldadu gehiago bidali edo gauzak bere horretan utzi behar diren, eta hor ari da oraindik zalantzan.

Guantanamoko aferean eta CIAren torturak direla eta, arduradunak auzitara eraman zitzakeen, baina salatu gabe uztea erabaki du.

Horrek guztiak etsipena ekarri dio jarraitzaileetako askori eta ilusioa desegin da. Baina Obamari oraindik denbora luzea geratzen zaio Presidentetzan eta gai horietan denetan bide zuzenean doa oraingoz, nahiz ibilera mantsoa izan.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa