Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

"CIAren hegaldiak"

Kartzela-zigorra CIAko 23 agenteren kontra, bahiketagatik

Erredakzioa

2009/11/05

Italiako Justiziak 5 urtetik 8 urtera arteko kartzela-zigorra ezarri die 2003an, Milanen, Abu Omar imana bahitzea leporatuta.

Milango epaitegi batek bostetik zortzi urtera arteko kartzela-zigorra ezarri die AEBetako CIAko 23 agenteri 2003an, Italia iparraldeko hirian zuen etxebizitzatik ateratzen ari zenean, Abu Omar imana bahitzeagatik (Egiptora eraman zuten gero, kartzelan sartu eta torturak jasan zituela salatu zuen).

Europan "CIAren hegaldiak" deiturikoen inguruan emandako lehenengo ebazpenean, Oscar Magi epaileak prozesuarekin ez jarraitzea erabaki&' || 'nbsp; du Niccolo Pollari Italiako zerbitzu sekretuen zuzendari ohiaren eta Marco Mancini albokoaren kasuan, Estatu sekretua argudiatuta.

Milango epaitegiak emandako zigor handiena, zortzi urtekoa, Robert Seldon Lady CIAko goi kargudunaren kontrakoa izango da, gainerako 22ek bosna urteko kartzela-zigorra jaso dute eta.

Auziperatuta zeuden CIAko 27 agenteetatik (pertsona baten bahiketan pare hartzea leporatzen diete eta errebeldian deklaratu dituzte prozesura bertaratu ez direlako) hiru, Jeff Castelli, Betnie Medero eta Ralph Russomando, absolbitu egin zituzten inmunitate diplomatikoa dutelako.

Iragan irailaren 30ean, Armando Spataro fiskal italiarrak 10 urtetik 13ra arteko zigorrak eskatu zituen 2007ko ekainaren 8an hasi zen prozesuan. Estatu sekretua urra zitekeelako behin eta berriz eten da prozesu judiziala.

Estatu sekretua

Iragan martxoan, Auzitegi Konstituzionalak erabaki zuen epaileek Estatu sekretua urratu zutela ikerketan.

Hori dela eta, auziperatu batzuek, Pollarik besteak beste, auzia gelditzeko eskatu zuten, baina Magi epaileak eskaria errefusatu zuen eta prozesuak bere bidea egiten jarraitu zuen.

Pollari eta Mancini, hain zuzen ere, absolbitu egin dituzte Estatu sekretua argudiatuta, nahiz eta fiskalak 13 eta 10 urteko zigorrak eskatu.

Epaiketaren aurreko saioetan Milango fiskalak defendatu duen teoriaren arabera, Italiako zerbitzu sekretuek, Pollariren zuzendaritzapean, CIAri laguntza emateaz gain, Abu Omarren bahiketan parte hartu zuten.

Asteazkeneko ebazpenean agertzen denez, kartzela-zigorraz gain, auziperatuek milioi bat euroko kalte-ordaina eman beharko diote Omarri eta 500.000 Nabila Ghali emazteari.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa