Albisteak

Mundua

Mundua

Iruzkina

Mahmud Abbasen mezua Obamari

Jesus Torquemada

2009/11/06

Abbasek esan du ezin duela gehiago, hogei urte daramatzala Israelekin negoziatzen eta oso gutxi jaso duela ordainetan, badela garaia norbaitek Israeli presioa egiteko.

Mahmud Abbas presidente palestinarra ez da aurkeztuko urtarrileko hauteskundeetara, eta hori Barack Obama presidente estatubatuarrari zuzendutako mezua da. Abbasek esan du ezin duela gehiago, hogei urte daramatzala Israelekin negoziatzen eta oso gutxi jaso duela ordainetan. Badela garaia norbaitek Israeli presioa egiteko, pixka bat jarrera zabaldu dezan.

Eta norbait hori Estatu Batuetako presidentea bakarrik izan daiteke. Hillary Clinton Estatu Batuetako diplomazia buruak Ekialde Hurbilera egin berri duen bisitak lehertu du egoera. Washingtonek ofizialki orain arte esan du Israelek lurralde okupatuetan kolonia gehiago eraikitzeari utzi behar diola. Era berean, adierazi du ez dituela kolonia horiek zabalduko.

Baina, bisita horretan Clintonek adierazi du zabaltzea onargarria izan daitekeela. Hau da, Israelgo Gobernuak defendatzen duen bera esan du. Eta hori Mahmud Abbasek amore eman ondoren etorri da; eta kontuan izan behar da liskartsua izan zela hura.

Goldstone txostena Segurtasun Kontseiluak azter dezan nahi du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak. Israelek Gazan indar gehiegi erabili zuela deskribatzen du txosten horrek. Txosten horren bidalketa atzeratzea onartu zuen Abbasek. Horren ondorioz traidoretzat jo zuten bere aldekoek. Gauzak horrela, Abbasek amore eman du.

Urtarrilaren 24ko hauteskunde palestinarrak airean daude.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa