Albisteak

Mundua

Mundua

Honduraseko krisia

Akordioa "porrot hutsa" dela esan du Zelayak

Erredakzioa

2009/11/06

Bere postutik kendutako presidenteak Estatuen Erakundearen kideak deitu ditu Honduraseko Gobernuan gertatzen ari denari buruz euren iritzia emateko.

Manuel Zelaya Honduraseko Gobernutik kendutako presidentearen esanetan, Tegucigalpa-San Jose akordioa “porrot hutsa” da Roberto Michelettik adostutakoa bete ez duelako.

“Akordioa porrot hutsa dela adierazten dugu, izan ere, Michelettiren Gobernuak ez duelako bete adostutakoa, legearen arabera Manuel Zelaya buru izan behar zen Unitate Gobernua eta Adiskidetze Nazionala antolatuta eta ezarrita egon behar zelako”, adierazi du baztertutako Gobernuak.

“Ez gaude prest horrelako tranpekin gure demokrazia lapurtzeko”, adierazi du Zelayak, Jorge Reina Egiaztatze Batzordearen ordezkariak irakurritako agirian.

Bere postutik kendutako presidenteak Estatuen Erakundearen kideak deitu ditu Honduraseko Gobernuan gertatzen ari denari buruz euren iritzia emateko.

Porrota

Porrotaren arrazoia Batasun Gobernuaren eraketa izan da, adostutakoaren arabera, eta ostegunean beranduenez, ezarrita egon behar zelako.

Azkenean, Michelettik batzorde berri bat sortu du alderdi politiko eta gizarte erakunde batzuen proposamenak jaso ondoren.

“Gure lana, gure esfortzua, boikotatu egin dute, Michelettik nahi zuelako Unitate Gobernua eta Adiskidetze Nazionala zuzendu”, esan du Zelayak Globo irrati-katean.

Horretaz gain, datorren azaroaren 29an egingo diren hauteskundeen prozesua ez dakiela nolakoa izango den adierazi du Zelayak. “Prozesu demokratiko guztia erori egingo da.”

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa