Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Beste tiroketa bat AEBetan

Hildako bat eta bost zauritu Orlandon izandako tiroketa batean

Erredakzioa

2009/11/06

Bi orduko bilaketaren ostean, poliziak tiroketaren susmagarria atxilotu du. 2007an lanetik bota zuten eta bere eraikin ohiaren ofizinetan tiro egiten itzuli da.

Poliziak Orlandoko hirian (Florida) izan den tiroketaren susmagarria atxilotu du, datu ofizial berriek adierazi dutenaren arabera. Gertakarian gutxienez hildako bat eta bost zauritu izan dira.

Bi orduko bilaketa baten ostean, Jason Rodriguez bere amaren etxean atxilotu dute, Val Demmings Orlandoko Poliziaren buruak esan duenez.

Prentsaurreko batean, poliziaren bozeramaileak pertsona baten heriotza konfirmatu du eta beste bost zauritu direla jakinarazi du. Horien artean, gainera, bihotzeko arazoak dituen bat dago.

"Rodriguez 2007an bota zuten lanetik eta gaur Reynolds, Smith and Hillsen ofizinara tiroka itzuli da", zehaztu du Demmingsek.

Polizia agenteak Puerto Ricoko jatorria duen susmagarria galdekatzen ari dira "helburu zehatz bat zuen" jakiteko.

Gertakaria atzo militar estatubatuar batek Texas Estatuko Fort Hood base militarran tiroka hasi eta 13 pertsona hil eta hogeita hamar inguru zauritu eta egun bat beranduago izan da.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa