Albisteak

Mundua

Mundua

Iruzkina

Europako presidentearen boterea

Jesus Torquemada

2009/11/11

Europar Batasuneko presidenteek Lisboako Itunak sortuko dituen bi kargu handienak nortzuk beteko dituzten erabakiko dute zortzi egun barru: EBko presidentea eta Atzerri Politikarako goi ordezkaria.

Zortzi egun barru, Europar Batasuneko 27etako buruzagi gorenak bildu egingo dira eskuartean duten erabaki garrantzitsuenetako bat hartzeko: Lisboako Itunak sortuko dituen bi kargu garrantzitsuenak nortzuk beteko dituzten erabakiko dute. Itun horrek, abenduan indarrean sartuko denak, Batasuneko presidentearen eta Atzerri Politikarako goi ordezkariaren karguak ekarriko ditu.

Goi ordezkariak Europar Batasuneko diplomazia (langile kopurua ugarituko dute eta aurrekontua handitu) zuzenduko du. Hori bai, Batasuneko presidente guztiak ordezkatuko dituena Europar Batasuneko presidentea izango da. Bera izango da Europaren aurpegia munduan. Eta berak koordinatuko ditu 27etako presidenteen bilerak, berak kontrolatuko du agenda.

Azken batean, bi kargudun berriek botere handia izango dute eta, lana egiteko moduaren arabera, Europa politikoaren eraikuntzan lagun dezakete.

Egunotan asko ari dira hitz egiten hautagaien inguruan, baina Europako presidenteari zenbat botere utziko dioten da presidenteek aurretiaz erabaki behar dutena.

Pertsonalitate gogor bat, behar izanez gero presidenteei aurre egingo diena, onartzen badute, herrialde handi bateko hautagaia eta munduan izena duena babestu beharko lukete. Blair britainiarra edo Schroeder alemaniarra, adibidez. Herrialde ertaineko eta esperientzia handiko pertsona bat ere hauta dezakete, Athisaari finlandiarra kasu. Edo herrialde txiki bateko buruzagi ezezagun baten aldeko apustua ere egin dezakete, Van Rompuy belgikarra adibidez, erraz maneiatzeko aukera eman baitezake.

Laburbilduz, herrialde bakoitzeko presidenteek erabaki beharko dutena honakoa da: Europako presidenteari itzala egiten uztea ala ez.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa