Albisteak

Mundua

Mundua

Hitzaldia unibertsitatean

Obamak adierazpen askatasuna goraipatu du gazte txinatarren aurrean

Erredakzioa

2009/11/16

AEBetako presidenteak esan du bi herrialdeek ezin dutela etsaiak izan, lankidetza sustatu behar dutela, arma nuklearrak ugaritzea eta aldaketa klimatikoa saiheste aldera.

Barack Obama AEBetako presidenteak Shanghaiko unibertsitatean, ikasle txinatarren aurrean, egindako agerraldi batean adierazpen eta partehartze askatasuna aldarrikatu ditu balio unibertsal moduan.

Txinako finantza hiriburuko Zientzia eta Teknologia Museoan adierazi duenez, "ez ditugu balio horiek inposatu nahi, baina ez dugu uste herrialde bakar batenak direnik. Eskubide unibertsalak dira".

Txinan zehar egingo duen hiru eguneko bidaiaren lehenengo jardunaldian, AEBetako presidenteak esan du bi herrialdeek (Txina eta AEB) ezin dutela etsaiak izan, lankidetza sustatu behar dutela, arma nuklearrak ugaritzea eta aldaketa klimatikoa saiheste aldera.

"AEB eta Txina ados ez badaude, nazioarteko oso arazo gutxi konpon litezke", Obamaren esanetan.

Tokion iragan larunbatean eman zuen hitzaldiaren antzera, AEBetako presidenteak argi adierazi nahi izan du ez duela Txinaren "susperraldia" eten nahi, kontrakoa baizik, ongietorria eman nahi diola Errepublika Popular "indartsu eta oparoari".

Asteazkenean Hu Jintaorekin bilduko da

Ekonomia eta negozioak izango dira Obamaren hizpide nagusiak Txinako agintariekin izango dituen bileretan. Hu Jintao presidentearekin asteazkenean bilduko da, hirugarren aldiz aurten.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa