Albisteak

Mundua

Mundua

Txinan

Obamak "giza eskubideak bermatzea" eskatu dio Hu Jintaori

Erredakzioa

2009/11/17

AEBetako presidenteak eta bere homologo txinatarrak sendotu egin dute elkarlanerako konpromezua, baina giza eskubideak edota energia nuklearraren erabilpenaren inguruan iritzi ezberdinak izan dituzte.

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Hu Jintao Txinakoak, elkarlana areagotzeko konpromezua sendotu egin dute. Hala ere, agerian geratu dira herrialde biek giza eskubideak edo energia nuklearraren sustapena bezalako gaietan, iritzi erabat ezberdinak dituztela.

Agintari biak gaur goizean bildu dira (Espainiako goizaldean) Pekinen eta besteak beste, ekonomia, aldaketa klimatikoa, giza eskubideak eta energia nuklearraren erabilpenaz mintzatu dira.

Giza eskubideak

Obama giza-eskubideen inguruan aritu da Txinako agintariarekin, eta presidente biek hedabideen aurrean egin duten agerraldian esan duenez, "giza-eskubide guztiak gizaki eta talde gutxitu guztientzat bermatu behar dira".

Horren harira, AEBetako presidenteak Txinari ahalik eta arinen Dalai Lamarekin harremana berreskuratzea galdegin dio.

Ipar Korea eta Iraneko programa nuklearrak

Agintari biak Ipar Korean eta Iranen dituzte programa nuklearren inguruan ere aritu dira.

Horren harira, Pyingyangi eskatu diote "ahalik eta arinen" berriz ere euren programa atomikoaren inguruan erabakiak hartzeko mahaian esertzea.

Obamak Iranen inguruan esan du Errepublikak bere programa nuklearrak helburu bakezaleak dituela berretsi ezean, "ondorioak" izango dituela.

Aldaketa klimatikoa


Presidente biek azpimarratu dute datorren abenduan Copenhaguen aldaketa klimatikoaren aurka izango den bileran arrakasta lortu nahi dutela.


Txina eta AEB dira energia gehien sortu eta kontsumitzen duten herrialdeak eta baita gas kutsatzaile gehien isurtzen dituztenak ere. Bada, Obamak adierazi du akordioa babesten duten herrialdeek "berehalakotasunez" erantzun behar dutela eta Lars Lokke Rasmussene Danimarkako lehen ministroak esan duenez, arazoaren alor guztiak jorratu behar dituela.



Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa