Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Atentatu oldea

16 lagun hil dituzte eraso suizida batean, Peshawarren (Pakistan)

Erredakzioa

2009/11/19

Atentatua epaitegi batzuen alboan gertatu da. Pakistanen atentatu oldea jasaten ari dira urriaren hasieratik eta gutxienez 471 pertsona hil dituzte.

Gutxienez 16 pertsona hil , horietako hiru agenteak eta gainerakoak zibilak, eta 20 inguru zauritu dituzte Peshawarren (Pakistan) izandako eraso suizida batean, polizia iturriek jakitera eman dutenez.

Erasoa bertako 10:30ean gertatu da segurtasun neurri handiak dituen Khyber errepidean, Ipar-ekialdeko Mugako Probintziako (NWFP) hiriburuan, etorbide nagusi batean.

Aipatu iturriaren arabera, erasotzaile suizida batek soinean zuen lehergailua zartarazi du Auzitegi Gorenaren atarian, guardiek miatu aurretik.

Atentatua gertatu den lekutik gertu NWFPren Asanblea ere badago eta Armadaren zenbait egoitza.

7 atentatu bi astetan

Gaurkoarekin, zazpi dira bi astetan Peshawarren (3 milioi biztanle ditu) izan diren atentatuak.

Pakistanen atentatu oldea jasaten ari dira urriaren hasieratik eta gutxienez 471 pertsona hil dituzte, gehienak zibilak. 30 atentatu inguru izan dira merkatuetan, segurtasun indarren egoitzetan edo agintari politikoen eta militarren bulegoetan.

Pakistango Armada talibanen kontra erasoa egiten ari da Hego Waziristanen, talibanen babesgunetzat jotzen den eskualdean, eta ipar-ekialdeko puntu batzuetan.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa