Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Lisboako Ituna

Goi-bilera gaur, EBren ordezkari nagusiak hautatzeko

Erredakzioa

2009/11/19

Europako Kontseiluko presidentea eta Atzerri Politikarako eta Segurtasunerako goi ordezkariak nortzuk izango diren erabakiko dute. Hautagaiak asko dira eta aukera guztiak daude irekita.

Europar Batasuneko buruzagiak akordioa lotzen saiatuko dira gaur EBen kargu berriak nortzuk beteko dituzten erabakitzeko eta Europa batuaren aurpegiak izango direnak hautatzeko.

18:00etan hasiko den aparteko goi-bilerarako hautagaiak asko dira eta aukera guztiak daude irekita. Fredrik Reinfeldt Suediako lehen ministro eta Europako Kontseiluko txandako presidenteak ez du iritziak batzea lortu azken egunotan 26 estatubururekin egin dituen bileretan.

Hori horrela, Reinfeldtek EBko buruzagiei "laguntza" eskatu zien "hau aurrera atera ahal izateko", eta adostasuna lortu arte bilera behar adina luzatuko duela mehatxu egin zuen.

Lisboako Ituna indarrean jartzearekin batera (abenduaren 1ean) izango diren goi kargudun berriei aurpegia jartzea izango da goi-bileraren helburua.

Alde batetik, Europako Kontseiluak izango duen lehen presidente egonkorra aukeratuko dute. Orain arte, txandaka eskualdatzen zuten kargu hori, eta Europar Batasuneko erabaki garrantzitsuenak hartzeaz arduratuko da.

Bestalde, Atzerri Politikarako eta Segurtasunerako goi ordezkaria hautatuko dute. Europako Kontseiluko presidenteordea izango da aldi berean, eta egungo arduradunak, Javier Solanak, baino botere handiagoa izango du.

Aukera asko

Hasieran, bazirudien Beneluxeko lehen ministro demokristauren batek (Herman Van Rompuy belgikarra, jan-Peter Balkenende holandarra eta Jean-Claude Juncker Luxenburgokoa) beteko zuela presidente kargua.

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro laborista ohi eta EBtik kanpo ezagunena den pertsonalitatearen hautagaitza babestu du etengabe Londreseko Gobernuak.

Baina buruzagiek emakume baten aldeko apustua egiten badute, Vaira Vike-Freiberga Letoniako presidente ohia edo Mary Robinson Irlandako presidente ohia dira hautagai nagusiak.

Goi Ordezkariaren kargurako, David Miliband Britainia Handiko Atzerri ministroa zen gehien entzuten zen izena, baina Londresen geratuko dela esan du behin eta berriz, eta ondorioz, Massimo D’Alema (lehen ministro ohi eta Atzerri gaietarako arduradun izandakoa) italiarrari begira jarri dira denak.

Dena den, faborito argiak falta direla ikusita, Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroaren izena ere zabaldu da azken egunotan.

Tradizioan oinarrituta, Europako buruzagiek ez dute sekula botorik eman, eta erabaki garrantzitsu guztiak adostasunez hartu dituzte.

Baina Reinfeldt suediarrak zalantza handiagoa zabaldu du Lisboako Itunak ezartzen duen gehiengo kualifikatuaz hauta ditzakete kargudunak.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa