Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Profila

Van Rompuy, politikari zuhurra eta bakegilea

Erredakzioa

2009/11/19

EBko presidente berria gerraosteko Bruselan jaio zen eta Filosofia eta Ekonomia ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean. Van Rompuy Flandesko alderdi demokristaueko kidea da.

Zuhurra, negoziatzaile trebea eta adostasunak lortzen aditua da. Horiek dira Herman Van Rompuy politikari belgikarra definitzeko gehien erabilitzen diren hitzak. Europar Batasuneko (EB) lehen presidente egonkorra izendatu dute gaur.

Orain arte Belgikatik kanpo osperik ez du izan, eta nazioartean esperientziarik ez du 62 urteko Van Rompuyk. Iaz, abenduan, Belgikako Gobernura heldu zenetik politikoki hazi egin da.

Yves Leterme polemikoa ordezkatu zuen Van Rompuyk Exekutiboan. Estatua asaldatuta zegoen. Herrialdea desegin behar zela zioten titularrekin jaikitzen ziren ohetik egunero belgikarrak eta klase politikoa ahulduta zegoen.

Urte baten buruan, Belgika normaltasunera itzuli da eta erakundeetan aurrerapausoak eman dira. Horrela, behin kargua uzten duenean zer gertatuko den da belgikarren kezka nagusia.

Flandesko alderdi demokristaua

EBko presidente berria Gerraosteko Bruselan jaio zen eta Filosofia eta Ekonomia ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean. Van Rompuy Flandesko alderdi demokristaueko (CD&' || 'amp;V) kidea da, Belgikako indar politiko nagusia.

1993 eta 1999 artean lehen ministrorde eta Aurrekontuetako arduraduna izan zen. Horregatik, euroaren baldintzak betetzeko Belgikak zuen zor publiko ikaragarria txikitzea lortu izana Van Rompuyren meritua dela uste da.

Hala ere, Jean-Luc Dehaene alderdikideak edo Guy Verhofstadt lehen ministro ohiak itzal egin diote beti.

Publizitatea
 

Joera

  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa