Albisteak

Mundua

Mundua

Analisia

Europan adostasuna lortzeko obsesioa

Jesus Torquemada

2009/11/20

Hautatuak onenak dira? Herman Van Rompuyren kasuan ez dago eragozpenik, baina Catherine Ashton Atzerri Gaietako Goi Ordezkari izendatu izanak zalantza gehiago sortzen ditu.

Europar Batasuneko agintariek ohi duten bezala, gauza bat ondo egin dute eta bestea, berriz, gaizki. Herrialde handi bateko ordezkari bat eta herrialde txikiago bateko beste bat hautatu behar zituzten, demokristau bat eta sozialdemokrata bat, gizonezko bat eta emakumezko bat. Hori guztia Europar Batasunaren barruko oreka konplexuengatik gertatu da. Orain galdera da hautatutakoak aukera guztien artean onenak ote diren?

Herman Van Rompuyren kasuan ez dago eragozpenik. Belgikatik kanpo inork ez du ezagutzen, baina integrazio europarraren defendatzaile amorratua da eta negoziatzeko gaitasuna erakutsi du Belgikan lehen ministro karguan egon denean. Zatitzeko puntuan dagoen herrialdea da eta Belgikan guztiek onartzen dute Van Rompuy egoera baretzeko gai izan dela.

Beraz, kargurako bila zebiltzan profila du, izan ere, bere zeregin nagusia Europar Batasuneko 27etako gobernuburu eta estatuburuen artean adostasuna lortzea izango baita.

Baina Catherine Ashton Atzerri Gaietako Goi Ordezkari izendatu izanak zalantza gehiago sortzen ditu. Britania Handian bigarren mailako politikaria da, eta nazioartean duen esperientzia Europar Batzordeari zor dio; Merkataritzako Komisario postuan jaso du urtea.

Bere balioa erakusteko aukera izango du, 130 enbaxadako sarea izango baitu eta 50.000 milioi euroko aurrekontua.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa