Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Iruzkina

Herman Van Rompuy eta Margaret Ashton pertsona egokiak al dira?

Iratxe Etxebarria

2009/11/20

Lisboako Itunaren helburua, Europar Batasuna sendotzea da. Nazioartean pisuzko aktore bihurtzea.

Horretan pentsatuz, agertu ziren presidente iraunkorra eta bere menpe europar zerbitzu diplomatikoa izango duen goi arduradunaren karguak. Herman Van Rompuy eta Margaret Ashton pertsona egokiak al dira? Ehun eguneko konfiantza epea ematen zaie presidenteei ere.

Egia da, Europan esperientzia eskasa dutela batak zein besteak baina ikasteko gogorik falta ez bazaie, egingo dute....

Zergatik aukeratu dituzte? Paris, Berlin eta Londonek berriro erakutsi dute Europar Batasuneko jaun eta jabe direla. Eta hala jarraituko dute erabakia blokeatzeko gutxiengoa zuten ekialdeko herrialdeek ez dutelako holakorik egin.

"Europar Batasunak izendapen hauekin hondoa jo du", esan du Daniel Cohn Benditek, akuilu lana egiteaz arduratzen den eurodiputatu ekologistak.

Eta Belgikak? Duela urte bete arte gobernua osatu ezinda eman zituela herrialde honek hamaika hilabete. Azkenean ordura arteko parlamentu federaleko presidente zen Van Rompuyk lortu zuen baloi eta flamenkoen artean adostasuneko gobernua osatzea.

"Hau pelikula bat bezalakoa da, Belgika egonkortzea lortu duen pertsona bat ezagutu dute Europan eta eraman egiten dute", dio jaso berri dudan sms-ak.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa