Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Sarraskia

21 bahituri lepoa moztu diete Filipinetan

Erredakzioa

2009/11/23

100 pertsona inguruk bahitu dituzte Hauteskunde Batzordearen bulegoetan, hurrengo hauteskundeetako hautagaien aukeraketarekin lotutako protesta modura.

21 laguni lepoa moztu diete gaur Filipinetako hegoaldean bahitu ostean, Armadako iturriek jakitera eman dutenez. Armak zeramatzaten 100 pertsona inguruk bahitu dituzte hurrengo hauteskundeetako hautagaien aukeraketarekin lotutako protesta moduan.

Hauteskunde Batzordearen bulegoetan sartu dira, Maguindanao probintzian, eta hiru furgonetatan sartu dituzte biktimak, Jonathan Ponce Armadako bozeramaileak azaldu duenez.

Gero, bahitzaileak harrapatzeko lanean ari zen soldadu talde batek bururik gabeko gorpuak aurkitu ditu, 13 emakumerenak eta zortzi gizonenak.

Hildakoetako batzuk abokatuak eta kazetariak dira. Gainera, Ibrahim Mangudadatu Bulsuan hiriko, Maguindanao probintziako, alkateorde eta gobernadore izateko hautagaiaren emaztea eta beste senide batzuk ere badaude biktimen artean.

Hauteskunde gatazka

Filipinetako irrati-kateek jakitera eman dutenez, Unsay Ampatuan Buluaneko alkate eta Mangudadaturen etsai nagusiaren sikarioak dira bahitzaileak.

Dirudienez, Ampatuaren morroiek Mangudadatuk bere hautagaitza aurkeztea saihestu nahi zuten.

Mindanaoko hegoaldea Asiako gune arriskutsuenetako bat da hilketak eta bahiketak ugaritu direnetik. Alkateek eta gobernadoreek dirua ematen diete gaizkile taldeei eta hauteskundeak gerturatu ahala, indarkeriak gora egingo du.

Hauteskundeetako kanpaina ez da maiatzera arte hasiko, baina hautagaiak aurkezteko epea azaroa amaieran amaituko da.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa