Albisteak

Mundua

Mundua

Burua moztuta

Bi hobi handi aurkituta, 46ra igo da Filipinetan hildakoen kopurua

Erredakzioa

2009/11/24

Atzo 100 pertsona inguruk dozenaka lagun bahitu zituzten eta burua moztu zieten horietako 24ri. Klanen arteko gatazka baten harira egin omen zuten sarraskia.

Beste 22 gorpu aurkitu dituzte Filipinetan beste hobi handi bitan. Hala, 46 dira atzo herrialde asiarrean bahituta hil zirenak, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Dirudienez, klanen arteko gatazka baten harira egin zuten sarraskia.

Bi zuloak Maguindanao probintzian aurkitu dituzte, atzo burua moztuta zuten 24 lagunen gorpuak agertu ziren lekutik gertu, Josefino Cataluña eskualdeko poliziaburuaren esanetan.

Armak zeramatzaten 100 pertsona inguruk bahitu zituzten atzo hurrengo hauteskundeetako hautagaien aukeraketarekin lotutako protesta moduan.

Mindanaoko hegoaldea Asiako gune arriskutsuenetako bat da hilketak eta bahiketak ugaritu direnetik. Alkateek eta gobernadoreek dirua ematen diete gaizkile taldeei eta hauteskundeak gerturatu ahala, indarkeriak gora egingo du.

Hauteskundeetako kanpaina ez da maiatzera arte hasiko, baina hautagaiak aurkezteko epea azaroa amaieran amaituko da.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa