Albisteak

Mundua

Mundua

Eskandalua

Pederastia Aita Santuaren anaiak zuzendu zuen abesbatzan

Erredakzioa

2010/03/05

1964tik 1994ra, George Ratzinger Benedikto XVI.ren anaia Ratisbonako Katedralaren Abesbatzako zuzendaria izan zen. Koroan ustez adingabeei sexu-abusuak gertatu ziren.

Apaiz katolikoek adingabeei sexu-abusuak egin zizkieten 70eko hamarkadan, Alemanian, eta eskandalua hedatzen joan da azken asteetan. Horrela, sexu-abusuak Ratisbonako Katedralaren Abesbatzan errepikatu zirela jakitera eman dute. Bertan Benedikto XVI. Aita Santuaren anaiak lan egin zuen zuzendari gisa.

Clemens Neck Ratisbonako (Alemaniako hegoaldean) Apezpikutzako bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, 1984an hil ziren bi elizgizon zigortu zituzten pederastia kasuengatik.

1964tik 1994ra, Benedikto XVI.aren anaiak abesbatza horretako zuzendaria izan zen. 86 urteko George Ratzingerrek gaur Bavierako irratian azaldu duenez, adingabeei egindako sexu-abusuen berririk ez zuen izan eskolan.

Bi elizgizon

Abusuen egile izan ziren bi elizgizonetatik, bat erlijioko irakasle izan zen eta 1958an kaleratu zuten, bestea zenbait hilabetez eskolako zuzendari izan zen eta 1971n espetxe-zigorra ezarri zioten, elizbarrutiak jakitera eman duenez.

Necken arabera, biktima batzuk erakundean aurkeztu dira, horien artean sexu-abusuak eta tratu txar kasuak daude, Katedraleko eskolan zein Widengo seminarioan.

Ratisbonako elizbarrutiak ikerketa bat zabaltzea agindu du, Clemensek azaldu duenez. Horrelako gertakariak orain gertatzen ari direnik ukatu du Apezpikutzak, baina abusuen egileek lanean jarraitzea ez du baztertu.



Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa