Albisteak

Mundua

Mundua

Nevadan irabazi du

Errepublikanoen artean lidergoa sendotzen ari da Romney

Erredakzioa

2012/02/05

Hautagaitza presidentzialerako errepublikanoen faborito bilakatu da Mitt Romney Nevadako primarioetan argi eta garbi irabazi ostean.

  • Mitt Romneyk bere jarraitzaileak agurtu ditu.

    Mitt Romneyk bere jarraitzaileak agurtu ditu. Argazkia: Efe

Mitt Ronney faborito da AEBetako presidentziarako hautagai errepublikanoa bilakatzeko, Nevadako caucusetan argi eta garbi irabazi ostean. Aste honetako bigarren garaipena du Romneyk, izan ere, asteartean ere Floridan irabazi zuen.

Sorpresa gutxi izan dira eta Massachusettseko gobernadore ohiak Barack Obamaren aurka egiteko ere aprobetxatu du. "Ameriketako Estatu Batuek ekonomia berreskura dezakeen presidente bat behar du, ekonomia ulertzen duen presidentea. Nik ulertzen dut, eta nik berreskura dezaket", esan du langabezia tasa handiena (% 12,6) duen AEBetako estatuan, Nevadan.

Nevadako garaipena ez da 2008an lortu zuena bezain irmoa izan, orduan bozen % 51 eskuratu baitzituen, eta asteartean Floridako primarioetan lortutakoa baino txikiagoa ere bada.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa