Albisteak

Mundua

Mundua

Argentinako Parlamentua

Argentinako parlamentari eta senatariek beraien soldata bikoiztu dute

Erredakzioa

2012/02/13

Oraingo soldatak 30.000 eta 35.000 peso artekoak dira (5.225 eta 6.000 euro, hurrenez hurren) eta igoera aurrekoak 15.000 eta 17.000 pesotakoak ziren (2.600 eta 3.000 euro).

  • Argentinako parlamentuaren irudia.

    Argentinako parlamentuaren irudia. (globolibero

Argentinako diputatu eta senatarien soldatak % 100 igo izanak eztabaida handia piztu du neurri horren alde eta kontran daudenen artean. Igoera hori, gastu publikoa doitzen ari diren bitartean onartzeak alde guztietako adierazpenak eragin ditu.

Amado Boubou Senatuko presidenteordeak eta Diputatuen Kongresuko bere homologoak legegileen diru sarrerak handitzea erabakitzen zuen ebazpen bat aurkeztu dute orain dela gutxi. Erabaki horrek, gainera, Gobernuak enpresa eta kontsumitzaileei eskainitako subsidioen beherapenei egiten die aurre.

Legegileen ordezkari batzuek onartu dutenez, oraingo soldatak 30.000 eta 35.000 peso artekoak dira (5.225 eta 6.000 euro, hurrenez hurren) eta igoera aurrekoak 15.000 eta 17.000 pesotakoak ziren (2.600 eta 3.000 euro).

Soldataz gain, parlamentari eta senatariek beste hainbat abantaila dituzte, adibidez erabili ez dituzten hegazkin txartelak dirutan trukatu ahal izatea edo Buenos Airesetik 100 kilometro baino urrunago bizitzeagatik plusa jasotzea.

Erabakiaren inguruko kritikak

“Astakeria bat da. Erabakia herrialdearen egoeraren kontrakoa da. Gaur alderdiaren batzar bat izango dugu, eta bertan polemika horren inguruko jarrera adostuko dugu”, esan du Fernando Solanas Proyecto Sur alderdiko diputatu eta liderrak.

Beste alde batetik, Julio Piumato justizia arloko langileen sindikatuko bozeramaileak Twitterren txantxetan idatzi du ea soldata igoera hori soldaten negoziazioetan erreferentzia bezala hartu beharko den.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa