Albisteak

Mundua

Mundua

Venezuela

Hugo Chavez berriro aurkeztu ahal izango da hauteskundetara

David Perez

2009/02/16

Boto-emaileek babesa agertu diote herri-galdeketan kargudun publikoek bi agintaldi baino gehiago boterean egoteko duten muga kentzea proposatzen zuen erreformari.

Venezuelako herritarrek hauteskundeetara berriro aurkezteko bidea ireki diote gaur Hugo Chavez presidenteari.

Herrialde hartako Konstituzioak debekatu egiten zuen bi agintaldi baino gehiago egotea boterean. Hori dela eta, muga horiek kentzeko helburuz, kargudun publikoak hauteskundeetara nahi beste aldiz aurkeztu ahal izatea proposatu zuen Chavezek Konstituzio zuzenketa baten bidez.

Igande honetan herri-galdeketa egin dute, eta botoen %94,2 zenbatuta, boto-emaileen %54,36k erreformaren alde egin dute eta %45,36k aurka. Parte-hartzea %67,05ekoa izan da.

Europan ez dago agintaldi kopuru mugarik eta Chavezek hauteskundeetan irabaziz gero baino ez du agintean jarraituko, baina hala ere, Venezuelako oposizioak eta Espainiako hedabide handiek haren aurka egin dute bozetara berriro aurkeztu nahi izateagatik, eta agintean "betikotu" nahi duela egotzi diote.

Bere aldetik, Hugo Chavezek adierazi du galdeketaren emaitza "herriaren eta iraultzaren garaipena" izan dela, eta 2012ko Presidentetzarako hauteskundeetan Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren (PSUV) hautagaia izango dela iragarri du.

"Etorkizunaren ateak ireki ditugu", esan du Miraflores Jauregiko balkoitik, haren garaipenaren berri izan eta gero.

Ehunka jarraitzaileren aurrean, "benetako sozialismoa" eraikitzeko bidea "indartzeko" deia egin die venezuelarrei, hori baita "duintasunerako bidea".

Oposizioak bere porrota aitortu du

Boto-emaileen epaiak etsipena ekarri du Ezetzaren Blokearen egoitzan, herritarrek Chavezen erreforma errefusatzea espero baitzuten.

Emaitzen berri izan eta bi ordura, eta presidenteak hitz egin eta gero, Omar Barboza oposizioburuak aitortu egin du baietzak ezetzak baino "boto gehiago" lortu dituela. "Aitortu egin behar dugu", esan du Barozak.

Dena dela, Barbozak salatu du Chavezek "aldea" izan duela, eurek zuzenketa baten aurka baino, "Estatuaren aurka" egin behar izan baitute "borroka" kanpainan.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa