Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Asanblea Nazionala berritzeko

Sozialistak Frantziako hauteskundeen lehen itzulian nagusitu dira

Erredakzioa

2012/06/10

Botoen % 94 zenbatu dute dagoeneko. Frantziako Alderdi Sozialistak eta bere aliatuek botoen % 35 eskuratu dute, eta UMP Sakorzyren alderdiak, ordea, botoen % 34.

  • François Hollande presidente sozialistak boterea sendotu nahi du hauteskunde hauetan.

    François Hollande presidente sozialistak boterea sendotu nahi du hauteskunde hauetan. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Frantziako Alderdi Sozialistak eta ezkerreko aliatuek botoen % 35 lortu du igande honetan izandako Asanblea Nazionala berritzeko hauteskundeen lehen itzulian. Botoen % 94 zenbatu dute dagoeneko.

Frantziako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, UMP Nicolas Sakorzyren alderdiak eta honen aliatuek botoen % 34 eskuratu dute. Halaber, Fronte Nazionalak botoen % 13,88 eskuratu du, eta Ezkerreko Fronteak, berriz, botoen % 6,61.

Abstentzioari dagokionez, datu ofizialen arabera, herritarren % 43 inguruk parte hartu du hauteskundeetan. Bigarren itzulia ekainaren 17an izango da.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#