Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Presidente aldaketa

Lugok 'berrezarpen demokratikorako kabinetea' deitu du Paraguain

Erredakzioa

2012/06/24

Lugok Mercosurreko goi-bilerara joateko asmoa zuen, baina Paraguairi joatea debekatu diote. Hugo Chavezek, bestalde, petrolio horniketa eten dio Paraguairi, gertatutakoa "estatu kolpea" delako.

Iruzkinak

Fernando Lugo Paraguaiko presidente ohiak "berrezarpen demokratikorako kabinetea" deitu du astelehen honetarako. Lugok, gainera, zilegitasun aukatu dio Federico Franco presidente berriaren Gobernuari.

Kabinetera berarekin Gobernuan izan ziren ministro guztiak deitu ditu, liberalak ezik. Azken horiek dimisioa eman zuten alderdiak Lugori konfiantza kendu zionean. Bilera alderdiak hiriburuan duen egoitzan egingo dute.

Poliziak telebista publikoa hartu du

Paraguaiko Poliziak Paraguaiko Telebista Publikoaren egoitza hartu du, Senatuak Fernando Lugo presidente kargutik kendu eta Federico Francok presidente kargua hartu eta ordu gutxira.

Horrez gain, Marcelo Martinessi telebista publikoko burua ere kargutik kendu dute. Martinessik gertatutakoa salatu du eta herriaren ahotsak defendatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, TeleSur tokiko telebista katearen arabera.

Martinessiren hitzetan, agenteak telebistan sartu ziren Cristian Vazquez Gobernu berriaren Komunikazio zuzendariarekin batera. Vazquezek Lugoren aldekoek bultzatzen ari diren istiluen berri ez emateko agindu zuen, herritarren kontrako atentatua direla argudiatuta.

Mercosurrek, debekua

Mercosurrek aste honetarako deituta duen bilerara joatea galarazi dio Paraguari. Goi-bilera ekainaren 28 eta 29an egingo dute, Mendozan, Argentinan.

Federico Franco Paraguaiko egungo presidenteak ez zuen Mercosurrera joateko asmorik, izan ere, bilera Argentinan da eta bertako Exekutiboak ez du Paraguaiko Gobernu berria onartu.

Chavezek petrolio horniketa eten du

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Paraguain duen enbaxadorea kendu eta "momentu honetatik aurrera" petrolio horniketa eten egingo duela iragarri du, Fernando Lugo kargutik kendu izanari "estatu kolpea" deritzolako.

"Enbaxadorea kendu dugu, ez dugu Gobernu hori onartzen (Federico Francorena), eta petrolio horniketa ere eten egingo dugu", esan du Chavezek irratiek eta telebistek emandako ekitaldi militarrean.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#