Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

INGURUMENA

Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da, aldaketa klimatikoa dela eta

ERREDAKZIOA

2012/08/02

EHUk egindako ikerketa baten arabera, azken urteetan, uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean. Aldaketak, eragin negatiboa izango du euskal kostaldearen landaredian.

Iruzkinak

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle talde batek egindako ikerketaren arabera, azken urteetan, itsasoko uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean.

Lurrazaleko tenperatura egun batean zehar zenbait gradu aldatu daiteke, hori dela eta, tenperatura aldaketa horiek hutsalak dirudite. Itsasoan ez da hori gertatzen, uretan tenperatura aldaketak geldoago gertatzen direlako. Itsasoko uraren tenperaturak gradu bat igotzeak, aldaketa klimatikoaren ondorioetatik eratorritako hainbat faktoreekin batera, zenbait alga espezieren biziraupenean eragin negatiboa izango duten aldaketa esanguratsuak eragin dituzte.

Artikulua Estuarine, Coastal eta Shelf Science aldizkari zientifikoan argitaratu da. Ikerketa taldeak egindako azken ikerketen ondorioen arabera, aldaketa klimatikoari dagokionez, algak organismo oso sentikorrak dira, eta horren adierazle gisa erabilgarri izan daitezke.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#