Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Txinan

Wen Xiayu txinatarrak irabazi du Miss Mundo 2012 lehiaketa

Erredakzioa

2012/08/18

Wen lehiaketa irabazten duen bigarren emakume txinatarra da. Aurreko garaipena Zhang Zilin modeloak lortu zuen, 2007an, Txinan bertan egindako edizioan.

  • Wen Xiayuk gaitasun musikal nabarmena agertu du.

    Wen Xiayuk gaitasun musikal nabarmena agertu du. Efe

Iruzkinak

Wen Xiayu txinatarrak irabazi du aurtengo Miss Mundo lehiaketa famatua. Lehiaketak 62. edizioa egin du Ordos hirian, Txinako iparraldean.

Ikusleen txalo zaparrada jaso du Wenek, izan ere, lehiaketa irabazten duen bigarren emakumezko txinatarra da, 2007an Zhang Zilin modeloak irabazi zuen, Txinan bertan ere egindako ekitaldian.

23 urteko Wenek, Ivian Sarcos venezuelarraren lekua hartu du. Sarcosek 2011ko edizioa irabazi zuen. Aurten, hegoamerikako ordezkariek ez dute zorte handirik izan. Lehen hamabosten artean izan dira Mariana Berumen mexikarra, Aranzazu Estevez espaniarra eta Mariana Notarangelo brasildarra, besteak beste.

Adimen musikala

Irabazlea musika-ikaslea da eta hasieratik egon da faboritoen artean, batez ere abeslari lanetan agertutako adimenagatik. Soprano ahotsak mutu utzi zituen ikusleak.

Sophie Moulds galestarrak lortu bigarren tokia, "Miss Beach Fashin" saria irabazteaz gain, eta hirugarren lekua Jessica Kahawaty australiarrak lortu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa