Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Assange auzia

Garzonek Nazioarteko Gortera eraman nahi du Assangeren auzia

Erredakzioa

2012/08/23

Erresuma Batua behartuta dago Assangeri herrialdetik ihes egiten uzten eta Ekuadorrek eskainitako asilo diplomatikoa onartzen, espainiar epaile ohiak azpimarratu duenez.

  • Julian Assange Londresko Ekuadorreko Enbaxadan prentsaurreko bat ematen.

    Julian Assange Londresko Ekuadorreko Enbaxadan prentsaurreko bat ematen. Argazkia: Efe

Iruzkinak

Julian Assangeren abokatu lanetan ari den Baltasar Garzon espainiar epaile ohiak Nazioarteko Justizia Gortera joateko aukera aztertzen ari direla azaldu du, Wikileaksen fundatzailea Londrestik Ekuadorrera alde egin ahal izateko.

Garzonek Australiako Brisbane hirian egindako prentsaurreko batean azaldu duenez, aktibista australiarraren segurtasuna defendatzeko asmoz, haren defentsaz arduratzen den abokatu-taldea aipatutako aukera hori aztertzen ari da.

Londresko Gobernuak ez dio ihesbide bat ematen aktibistari, eta Suediak herrialde horretara bidaltzeko ezarritako agindu judiziala betetzeko asmoa dauka.

Erresuma Batua behartuta dago Assangeri herrialdetik ihes egiten uzten eta Ekuadorrek eskainitako asilo diplomatikoa onartzen, espainiar epaile ohiak azpimarratu duenez.

Garzonen arabera, Nazioarteko Justizia Gorteak Assangek egindako asilo eskaera onartzen badu, Erresuma Batuak Ekuadorrekin negoziatu beharko du Assange herrialde horretatik ihes egitea nola ahalbidetu.

Ustezko sexu erasoak

Assangek Suedian egin zituen ustezko sexu erasoen akusazioei dagokienez, Garzonek dio Europa iparraldeko herrialdeak informazio garrantzitsua gorde duela orain arte, eta aktibista defendatzen duen talde legalak informazio hori kaleratzen duenean "ezuste handia" eragingo duela.

Assangek laguntza eskatu ostean, Ekuadorrek asilo diplomatikoa eskaini zion australiarrari aurreko ostegunean, aktibistak uste baitzuen Erresuma Batuak eta Suediak AEBetara estraditatuko zutela, eta bertan bere bizitza arriskuan egon daitekeela Wikileaksen eskutik informazio sekretua kaleratu ondoren

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#