Albisteak

Albisteak

Lan berria

Bob Dylanen 'Together through life' salgai da

Garazi Urdanpilleta

2009/04/28

10 kantu berri dakartza Minnesotako musikari ezagunak. Berak ekoitzi du diskoa Jack Frost ezizena erabilita.

Salgai da Bob Dylanen estudioko lan berria: Together through life. Lan hori iaz grabatu zuen, Oliver Dahan zuzendari frantsesaren La vie en rose filmerako osatu zuen "Life is hard" kantuaren grabazioaren aitzakian. Dylanek berak ekoitzi du lana, Jack Frost ezizena erabilita.

Musikari estatubatuarraren 46. diskoa izango da eta 2006an argitaratu zuen Modern Times lanaren lekukoa hartuko du. 10 kantu berri bildu ditu bertan artista estatubatuarrak.

Minnessotako musikariarekin batera (ahotsa, gitarra, teklatuak), disko berrian ondorengo musikariek hartu dute parte:Mike Campbell (gitarra), David Hidalgo(akordeoia, gitarra), Donnie Herron (steel gitarra, banjoa, mandolina,tronpeta), Toni Garnier (baxua) eta George G. Receli (bateria). Dylanek Robert Hunterrekin batera (kantari, hitz-egile, itzultzaile eta poeta) idatzi ditu diskoko kantuetako hitz guztiak "This Dream IsYou" abestikoak izan ezik, musikari mitikoak bakarrik idatzi baitzituen. Musika guztiak ere Dylanek berak sortu ditu "My Wife''s Home Town" kantukoa izan ezik, Willie Dixon bluesmanak ere hartu baitu parte bertan.

Hauxe da kantu-zerrenda:

1. "Beyond Here Lies Nothin''"
2. "Life is Hard"
3. "My Wife''s Home Town"
4. "If You Ever Go To Houston"
5. "Forgetful Heart"
6. "Jolene"
7. "This Dream of You"
8. "Shake Shake Mama"
9. "I Feel A Change Comin'' On"
10. "It''s All Good"


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa