Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Copyleft

Lawrence Lessig Creative Commonseko presidenteak hitzaldia eman du Miñanon

2008/10/17

Copyleftaren babeslea egile eskubideen eta teknologia berrien inguruan mintzatu da. Bere teoriaren arabera, egileak berak erabaki behar du bere obra kopiatzeko baimena ematen duen edo ez.

Lawrence Lessig, Creative Commonseko sortzailea eta copyleft ereduaren defendatzailea, Arabako Teknologi Parkean izan da gaur, jabetza intelektuala eta teknologia berrien inguruko hitzaldia emateko. Lessig abokatua eta Harvardeko, Chicagoko eta Stanfordeko Zuzenbide irakaslea da. Creative Commons elkartearen bidez lizentzia askeak babesten ditu, horiei esker egilea bera baita bere obraren jabe bakarra eta besteei dohainik erabiltzeko aukera ematen baitie.

Hitzaldiak Lessigen azken liburuaren izenburu bera izan du: “REMIX: Artea eta merkataritza oparoak ekonomia hibridoan eraiki”. Araba Enpresa Digitalak antolatuta, hitzaldian Lessigek egile eskubideen gehiegizko arautzearen kontrako ikuspuntua azaldu du, ez baitu uste merkataritza eta ekonomiaren garapenerako onuragarria denik. Bere teoriaren arabera, “sortzaile askok ez dute nahi euren obraren kontrola hain mugatua egotea eta nahiago dute erabil dezakeen edozeinek obra horrekin gauza berriak egitea, kopiatzea, partekatzea, proiektuak egitea”.

AEBtako adituak Cultura libre (Kultura askea) liburua idatzi du. Bertan copyleft ereduaren alde agertzen da, internetetik garapen kultural eta zientifikoa lortzeko modurik egokiena dela uste baitu.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa