Albisteak

Albisteak

Ministroen Kontseilua

Garoñako langileak babesik gabe geratuko ez direla esan du De la Vegak

Erredakzioa

2009/06/26

Uztailaren 3an "neurri sozialen" multzo bat onartuko du Espainiako Gobernuak zentralaren etorkizunari lotuta, izan ere, erabakia egun horretan jakinaraziko dute.

Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren etorkizunari buruz Exekutiboak hartzen duen erabakia "dena delakoa", lantegiko langileak ez dira babesik gabe geratuko "inola ere ez", Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzetan.

Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, langileak "lasai egon behar" direla azpimarratu du De la Vegak, "Gobernuak euren interesen alde jokatuko duelako beti". Zentral nuklearretako 400 bat langilek, Garoñakoak gehienak, manifestaldia egin dute gaur Moncloako jauregiaren aurrean ustiapen baimena luzatzeko eskatuz.

Espainiako Gobernuaren jarrera ezaguna dela nabarmendu du agintariak eta erabakia segurtasunari begiratuz hartuko dutela erantsi du, "hazkunde eta beharrizan energetikoen eredu berri bati erantzunez". Hauteskundeetan hartutako konpromisoa dela esan du presidenteordeak.

Neurrien multzoa

Uztailaren 3an egingo den Ministroen Kontseiluan "neurri sozialen" multzo bat onartuko du Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak zentralaren etorkizunari lotuta, izan ere, erabakia egun horretan jakitera emango dute, Exekutiboko iturriek jakinarazi dutenez.

Nahiz eta Gobernuaren erabakiak Ministroen Kontseilutik igarotzeko beharrik ez izan, ministroen agindu bat izango delako, egun horretan iragarriko dutela esan dute iturriek, izan ere, Miguel Sebastian Industria ministroak zentral nuklearrari buruzko azken txostena aurkeztuko du.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa