Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Estatu-kolpea

Amerikako Estatuen Erakundetik kanpo utzi dute Honduras

Erredakzioa

2009/07/05

33 herrialde kideek baiezkoa eman diote Hondurasen kanporaketari. Zelayak Tegucigalpara itzultzeko asmoa du, nahiz eta Eliza hondurastarrak ezetz esan. Milaka lagun aireportuan bere zain daude.

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) Honduras erakundetik kanpo uztea erabaki du, bertako agintariek Manuel Zelaya presidentzian berriro ezartzeari uko egin baitiote. Zelaya herrialdetik kanporatu zuen Armadak iragan igandean.

AEEko 33 herrialde kideek baietza eman diote Hondurasen kanporaketari.

Manuel Zelaya Honduraseko presidente ohiak, herrialdera gaur itzultzeko asmoa iragarri du. "Bakea behar dutelako itzuliko naiz", adierazi du.

Zelayak, beste itzulera bat iragarri zuen iragan ostegunean, baina bertan behera utzi zuen bidaia AEEren lana ez oztopatzeko.

Milaka herritar Tegucigalpako aireportuan bildu diren bitartean, Zelayaren zain, Honduraseko Elizak itzulera bertan behera uzteko eskatu du.

"Presazko erabakia da, une honetan, itzulerak odol jarioa sortu dezake", adierazi du Hondurasko artzapezpikuak.

Ez da bakarra, Kanadak eta Costa Ricak ere itzultzeko ordua ez dela uste dute, bortizkeria ez areagotzeko herrialdean.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa