Albisteak

Albisteak

Zentral nuklearra

Zapaterok legea aldatuko du zentral nuklearren bizia zehazteko

2009/07/05

Espainiako gobernuko presidenteak adierazi duenez, Garoñako zentral nuklearra 2013an ixtea erabaki erabat autonomoa izan

Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako gobernuko presidenteak adierazi duenez, Garoñako zentral nuklearra 2013an ixtea erabaki erabat autonomoa izan da eta aurreratu duenaren arabera, legea aldatuko du zentral nuklearren bizia zehazteko.


Zapaterok esan du datorren udazkenean energia plana eramango duela Parlamentura. 2030 arte izango diren energia beharra jasoko ditu planak, zein energia mota erabiliko den, zenbat instalazio energia berriztagarrientzat, zenbateko kapazitatea izango duten, zenbat zentral nuklear izango diren eta beste hainbat arlo jasoko ditu plangintzak.


Zapaterok esan du zentralak kudeatzen dituzten enpresei ohar argia bidali diela, hau da, etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela.

Horrez gain, gobernuak legea aldatuko du zentral nuklearren bizia zehazteko. Bizitza baliagarria eta diseinu-bizitzaren moduko definizioak zehaztuko ditu legeak. Garoñako zentralari dagokionez, legea aldatu egin beharko dela adierazi du, luzapenak erabakitzean, ingurumen-eraginaren balorazioa egin beharra jasotzeko.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa