Albisteak
2008/11/12
Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik disko berria kaleratzear du Gatibu talde bizkaitarrak. Gaztea atarian, hilaren amaiera aldera, esklusiban izango ditugu disko horretako kantuak eta, aurretik, Alex Sardui eta Haimar Arejita taldekideengana jo dugu lan berriari buruzko xehetasunak konta diezazkiguten.
1.- Mustrurrek sartunde ezagutu genuen Gatibu taldea zoramena ekarri zuen lehen diskoarekin. Ondoren, Infernuen ate joka ibili zineten eta orain, ban ban, txiki txiki bat eginez, laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik zatozte. Sorginkeriaz beteriko diskoa ari al zarete prestatzen?
Jakina, magiaz beteriko diskoa da. Lehenengo entzunalditik sorginduta utziko tu diskoa behar bezala entzuten duen pertsona zein animali oro. Badakizu, begiak zuriz eta ahotik bitsa botatzen, gutxi gorabehera. Je,je...
2-Zer moduzkoa izan da prestaketa eta grabazio-prozesua?
Diskorako kantak duela urte bi eta erdi hasi ginen prestatzen, agian zertxobait arinago. Gauzak astiro egiten ditugu, sorkuntza lana ezin delako behartu, gainera bakoitzaren panorama pertsonalak ez du gehiagorako ematen. Baina hala eta guztiz ere, zerbait berria egiteko grina gailendu da, musikari moduan beste erronka baten bila joateko gogoa. Gure jarraitzaileei musika berriarekin eskerrak emateko aukera ere aprobetxatu nahi izan dugu. Hasierako ideia eskeletikoak denborarekin gorputza hartzen joan dira baina beti ere norabide jakinik gabe. Mutazio handiak jasan dituzte hasierako ideiek, eta agian jasango dituzte oraindik, nork daki? Abestiak gurekin batera hazten doaz, gurekin bizi dira. Ez ditugu gauzak oso kontziente eta kalkulatuta egiten, intuizio hutsak eramaten gaitu handik edo hemendik...
Grabazioa Berrizko Lorentzo Records estudioan hasi ginen uztailaren amaieran. Bateria, baxua eta gitarra linea bat hirurok batera gela berean jotzen grabatu dugu. Zuzenean. Gauza berria izan da guretzat, asko ikasten da. Gero, Muxikako ''La casa de Iñaki'' estudioan grabatu ditugu bigarren gitarrak, ahotsak eta baita diskoa nahastu eta masterizatu. Teknikaria Iñigo Etxebarrieta ''Pitu'' izan da. Diskoaren ekoizpen musikala lokaletik ekarritako berbera izan da. Estudioan Iñigok lagundu digu gauza batzuk erantsiz, perkusio detaile batzuk etabar. Baina ekoizpena geuk egin dugu.
3-Iparraldean grabatu zenuten ''Ban ban, txiki txiki''ren bideoklipa. Noiz helduko zaigu? Eta bertan zer ikusiko dugu?
Bideoklipa Iparraldeko Arrangoitze herrian eta Lagako hondartzan grabatu dugu. Oso bideo freskoa, dinamikoa eta ikusgarria dela uste dugu. Oso pozik gaude emaitzarekin. Kontuan hartu behar da kamara bakar batekin grabatu dela eta ekipoa hiru lagunek osatzen zuen. Emaitza sinestezina.. Laster aterako dela uste dugu, badaukagu gogoa. Bideoak euskal kultura eta beste kultura batzuen erreferentziak dauzka eta oso era modernoan azaltzen dira. Dibertigarria da.
4- Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik disko berria aurkezteko lehen kontzertua abenduaren 7an izango da Durangoko Plateruena kafe antzokian, 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Hortik aurrera, kontzertuak eman eta eman ibiliko zarete ezta? Euskal Herritik kanpo aritzeko planik ba al duzue?
Gure helburu nagusia Euskal Herrian kontzertu onak ematea da. Ahalik eta kalitate handienarekin, jendeak benetan gozatu dezan gure kantekin. Kanpora ateratzea ere gure helburuen barruan dago, eta gogo izugarria daukagu EHtik irtetzeko. Ez dakit nora eta noiz baina irtengo garena, ziur! Atzerrian ere eskubidea daukate gure musikaz gozatzeko, ez?
5- Gaztean pribilegiatuak izango gara zuen diskoko kantu guztiak entzun ahal izango baititugu gure Interneteko atari berrian diskoa kaleratu aurretik... Zerbait aurreratzerik bai diskoari buruz?
Diskoak, beste diskoek bezala, denetarik dauka. Abesti lasaiak eta mugituak. Pasioz eta sentimenduz gainezka dauden abestiak. Ez da jendea aspertzeko diskoa izango. Behin entzunda berriz entzun nahi izango duzue!
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
16:30 2012/05/18
KIROLAK
BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
22:05 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
10:00 2012/05/19
STREAMING-A
Scratch eguna
11:00 2012/05/19
Joera
Astelehena 21
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Ikusiena
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Entrevista al periodista musical Juan Claudio Cifuentes “Cifu”
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
Ventajas y desventajas de los dispositivos de almacenamiento
Benito Lertxundi nos presenta su nuevo trabajo, 'Oroimenaren Oraina'
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Inauguran en Barcelona el mayor museo del Cannabis del mundo
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food ha preparado arroz con bogavante
Video | ¿Qué piensan los chinos sobre las declaraciones de Azkuna?
Video de Euskadi Directo | Un poblado romano a las puertas de Bilbao
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video | Final de la Champions League: El Chelsea levanta la copa
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de la 14ª etapa del Giro | Victoria para Amador y Hesjedal, nuevo líder
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Promozio bideoa | Italiako Giroa, zuzenean, arratsaldero ETB-1en
Presentan la undécima edición de la maratón de montaña Zegama-Aizkorri
Vídeo del triunfo de Lars Bak en la etapa 12 del Giro de Italia
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Medemen lehen eleberriaren bideoa | 'Aspasia, amante de Atenas'
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
A última hora, Coldplay decide no autorizar la emisión del concierto
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
© EITB - 2012 - Lege Oharra