Albisteak

Albisteak

Gertaera

Bermeoko ontzi batek Somaliako piraten erasoa saihestea lortu du

Erredakzioa

2009/09/04

Alakrana-ko patroiak jakitera eman duenez, eguraldi txarra eta sareak batuta eduki izana ezinbesteko baldintzak izan ziren ihes egitea lortzeko. Eusko Jaurlaritzak uste du segurtasun handiago eskaintzen duten arrantza-tokiak bilatu behar direla.

Bermeoko itsasontzi batek, Alakranak, piraten ontzi baten erasoa saihestea lortu zuen Somaliako kostaldetik 495 miliara. Itsasontzi bizkaitarreko patroiak jakinarazi duenez, eguraldi txarra eta sareak batuta eduki izana gakoak izan ziren ihes egitea lortzeko.

Gertaera atzo izan zen eguerdiko 13:00ak aldera, ontzia 0450 Iparraldera eta 5453 Ekialdera koordenadetan zegoela.

Itsasontzi erasotzailearen tamaina txikia dela eta, (hamar bat metroko luzera zeukan) radarren sistemak ontzia antzematea zaildu zuen Alakranatik zazpi milara hurbildu zen arte.

Atzetik zihoan ontziak eraso egin nahi zionentz frogatzeko, Bermeoko itsasontziak hainbat mugimendu egin zituen eta behin baino gehiagotan norabidea ere aldatu egin zuen, baina ontziak atzetik jarraitzen ziola ohartu zirenean, abiadura handitu eta erasotzaileak "atzean uztea" erabaki zuten.

"Euren zazpi korapiloko abiaduran zebiltzaten eta gu berriz, 19 korapilotik gora, baina hala ere, eguraldi txarra zegoelako lortu genuen alde egitea, bestela harrapatu egingo gintuzketen". Gainera, tripulazioak zertxobait lehenago bildu zituen sareak, eta hori ere gakoa izan zen, izan ere, hala ez izatekotan, "sarea uretan egon izan balitz, ezinezkoa izango litzateke ontzia mugitzea, ehun kilotik gorako pisua dauka eta".

Espainiako ontziek "eskertu" egiten dute "Canarias" fragata espainiarra inguruan egotea, baina euren ustez, abioiak ingurua miatzen egon beharko luke segurtasuna bermatzeko.

Jaurlaritzak beste arrantza-toki batzuk bilatzea proposatu du

Eusko Jaurlaritzak uste du atuna arrantzatzen duten ontzien segurtasuna bermatzeko eta piraten mehatxua saihesteko modu egokiena "segurtasun baldintza handiagoak eskaintzen dituen arrantza-tokiak bilatzea" izango litzatekeela.

Hala adierazi dio Pilar Unzalu Jaurlaritzako Ingurugiro, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Atunaren Arrantzarako Ontzien Elkarte Nazionalari, Bermeon.

Bileran, Unzaluk elkartasuna adierazi dio sektoreari eta haien "kezka" helarazi die itsas-lapurrak dauden inguruetan arrantzatzen duten itsasontzien segurtasuna dela eta.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa