Albisteak
I.E.
2009/09/28
Sari banaketa astelehen honetan, hilak 28, izango da Bruselako Plaza Hotelean.
Enpresa Publiko Handien mailan lehiatzen da EITB. Euskal komunikazio taldearekin batera, punta-puntako beste 13 erakunde eta enpresa europar daude finalisten artean, denetarikoak, arlo publikokoak zein pribatukoak. Besteak beste, Poloniako Volskwagen, Frantziako Robert Bosch, Liverpool-eko (Erresuma Batua) John Moore Unibertsitatea eta Austriako NXP Sound Solutions elektronika enpresa daude. EFQMko sari banaketa ekitaldia astelehen honetan, irailaren 28an, izango da Bruselako Plaza Hotelean izango den afari batean. Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak (European Foundation for Quality Management) urtero egiten duen bilerari amaiera emango dion ekintza izango da, hain zuzen ere, sari banaketa.
EITBk kalitatearen aldeko apustu indartsua egin du eta Europan jasotako onespenak ia duela 10 urte hartutako konpromisoa sendotzen du. 2004an Zilarrezko Q eta 2007an Urrezko Q jaso zituen EITBk, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Horrez gain, Fundibeq-ek ematen duen Kalitatearen Sari Iberoamerikarra eskuratu zuen 2006an.
EFQMk Europako erakundeen lehiakortasuna hobetzea du helburu. Edozein esparru eta edozein neurritako erakundetan egiten du lan. Enpresa jardun onenak identifikatuz eta bultzatuz hobekuntza lortu nahi du. Enpresa Bikaintasunaren Sariak urtero deitu dituzte 1992tik hona eta 5 maila dituzte: Enpresa Handiak, Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) Independenteak, ETE Filialak, Sektore Publikoko Erakundeak eta Unitate Operatiboak.
EITBko ebaluazio prozesua
Otsailean, EITBk bere kudeaketa eredua azaldu eta 2008ko emaitzak biltzen zituen memoria aurkeztu zion EFQM Fundazioari. Ondoren, EITBko zuzendaritzako kide batzuk ebaluatzaileekin elkarrizketatu ziren Bruselan. Ebaluatzaile taldea kanpoko sei profesionalek osatu zuten, Siemens, Rita Green Consulting, VP Bank, Lufthansa, T-Sistems eta Philips enpresetako sei zuzendarik, hain zuzen. Bilera horren helburua EITBrekin lehenengo harremana izatea eta, bidez batez, kudeaketa sistema azaldu eta memoria azaltzeko beharrezkoak ziren agiri eta dokumentazioa aurkeztea izan zen.
Hurrengo fasean, maiatzaren 25etik 29ra, ebaluatzaile taldea EITBn izan zen arlo guztiak (telebista, irratia eta Internet) bertatik bertara ezagutzen, eta baita lortutako emaitzak ere. Horretarako, taldea 3 batzordetan antolatu zuten. Batzorde bakoitzean 2 ebaluatzailek hartu zuten parte eta 170 langilerekin izan zituzten elkarrizketak, 50 bileratik gora guztira. EFQM Europaren ebaluazio prozesua oso trinkoa da eta ebaluatzaileei ere ahalegin handia eskatzen die. 100 ordutik gorako lana da ebaluatzaile bakoitzarentzat. Memoria ikasi, dokumentazioa aztertu, bisita prestatu, egin eta ebaluazio txostena lantzen ematen dute denbora hori guztia.
European Foundation for Quality Managemet
EFQM (European Foundation for Quality Management) 1988an sortu zuten Europako 14 konpainia handienen presidenteek, Batzorde Europarraren laguntzarekin. Gaur egun, fundazioak 600 erakunde kidetik gora ditu; multinazionalak, estatu mailako konpainia garrantzitsuak, unibertsitateak eta ikerketarako institutuak, besteak beste. Europako erakunde eta enpresak eraginkor eta lehiakorragoak izateko lan egiten du fundazioak, ekimen guztietan kalitatea sendotzeko eta kalitatearen garapena hobetzen eta sustatzen laguntzeko.
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
16:30 2012/05/18
KIROLAK
BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
22:05 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
10:00 2012/05/19
STREAMING-A
Scratch eguna
11:00 2012/05/19
Joera
Astelehena 21
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Ikusiena
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Entrevista al periodista musical Juan Claudio Cifuentes “Cifu”
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
Ventajas y desventajas de los dispositivos de almacenamiento
Benito Lertxundi nos presenta su nuevo trabajo, 'Oroimenaren Oraina'
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Inauguran en Barcelona el mayor museo del Cannabis del mundo
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food ha preparado arroz con bogavante
Video | ¿Qué piensan los chinos sobre las declaraciones de Azkuna?
Video de Euskadi Directo | Un poblado romano a las puertas de Bilbao
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video | Final de la Champions League: El Chelsea levanta la copa
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de la 14ª etapa del Giro | Victoria para Amador y Hesjedal, nuevo líder
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Promozio bideoa | Italiako Giroa, zuzenean, arratsaldero ETB-1en
Presentan la undécima edición de la maratón de montaña Zegama-Aizkorri
Vídeo del triunfo de Lars Bak en la etapa 12 del Giro de Italia
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Medemen lehen eleberriaren bideoa | 'Aspasia, amante de Atenas'
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
A última hora, Coldplay decide no autorizar la emisión del concierto
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
© EITB - 2012 - Lege Oharra