Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Soslaia

Soslaia: Munilla, gotzain kontserbadorea, Uriarteren ildotik urrun

Manu Gimenez

2009/11/20

Palentziako gotzain ohi eta Juan Maria Uriarteren ordezkoa Espainiako Estatuan izendatu zuten gotzain gazteena izan zen 44 urterekin.

Jose Ignacio Munilla Agirre 1961eko irailaren 13an jaio zen Donostian eta ezaguna da 2006an Espainiako diozesiak inoiz izan duen gotzain gazteena bilakatu zelako. Vatikanok Palentziako gotzain izendatu zuen 44 urte zituenean.

Teologian eta Espiritualtasunean lizentziatua, apaiz ordenatu zuten Gipuzkoako hiriburuan, 1986ko ekainaren 29an.

Lehenengo lantokia Zumarragako Jasokunde parrokia izan zuen apaiz izendatu eta berehala. Baina udalerri gipuzkoarrean bertan, San Salvadorren aritu zen apaiz lanean 1990tik 2006ra arte, eta bertan oso pertsonaia ezagun bihurtu zen.

Apaiz gipuzkoarrek bere bidea egitea eta Juan Maria Uriarte eta Jose Maria Setien gotzainen ildotik aldenduta jardutea leporatu izan diote. Adituek Elizako alderdi kontserbadoreenean kokatzen dute Munilla, izan ere, Rouco Varela Espainiako Gotzain Batzarreko presidentearen gertukoa delako.

Egun, elizgizon euskalduna da, Espainiako Gotzainen Batzarrean Gaztediaren pastoralaren arduradun.

Abortuari, homosexualitateari edo euskal gatazkari buruz eman dituen iritziek polemika piztu dute. Abortuari buruz, esaterako, Abortu Legea onartzen duena "hilketaren konplize" dela esan du orain gutxi.

Ezagun da, era berean, hedabideetan bere iritzia emateko duen ohitura. Iritzi artikuluak idazten ditu egunkarietan eta blogetan eta Radio Maria eta Cope irrati-kateetan kolaboratzailea da.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa