Albisteak

Albisteak

Film laburrak On-Line

Nontzefilmak jaialdiak 2010eko deialdia ireki du

2010/02/16

Lanak aurkeztu eta izen-emateko epea datorren otsailaren 26an itxiko da

Nontzeberri webguneak 2010eko Nontzefilmak, On-Line bidezko Zinema eta Animaziozko Film Laburren Lehiaketa, iragarri du. Nontzeberri webgune kulturalak deitu du deialdia Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) babesarekin. Lanak bidali eta izena emateko epea datorren otsailaren 26an itxiko da.

Nontzefilmak jaialdian parte hartu ahal izango dute nahi duten guztiek, euren jatorria dena delakoa ere. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina film labur aurkeztu ahal izango ditu. Nontzefilmak jaialdian bi kategoria daude: zinema eta animazioa. Azken atal horretan teknika guztiak onartuko dira, 3D, Flash edo stop-motion barne. Film laburrak flv formatuan aurkeztu beharko dira, artxiboak 10 Mb baino gutxiagoko pisua izan beharko du eta hiru minutu eta erdi baino gutxiagoko iraupena, kredituak barne. Gaia librea da, baina originalak eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan beharko dute. Elkarrizketarik badago eta euskara edo gaztelera ez den beste hizkuntza batean badago, azpitituluak gehitzea aholkatzen da, bi horietako hizkuntzaren batean edo ingelesez. Izen-ematea eta lanak on-line bidez egingo dira, Nontzefilmak webgunean dagoen orri baten bitartez.

Jasotako film laburrak komisio batek ikuskatuko ditu eta onartzen baditu, Nontzefilmaken webgunean eskegiko ditu. Halaber, 2010eko Bilboko Zinemaldi Fantastikoan proiektatuko diren film laburren aukeraketa egingo da. Ospe handiko lau pertsonek osatuko dute epaimahaia. Bai zinema eta bai animazio sailetan, hiru sari banatuko dira, 2.000, 1.500 eta 900 eurokoak, hurrenez hurren. Horrez gain, euskarazko film labur onenak 1.000 euroko saria jasoko du. Nontzefilmak jaialdiko irabazleak 2010eko Bilboko Zinemaldi Fantastikoan jakinaraziko dira.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa