Albisteak

Albisteak

Bozketa

Kontzertu Ekonomikoaren blindajearen alde egin dute Kongresuan

Erredakzioa

2009/12/17

Alonsoren hitzetan, "apoak irensteko artea" da politika eta horregatik egin du Kontzertu Ekonomikoaren aurka.

Kontzertu Ekonomikoaren ''blindajera''ren aldeko Legebiltzarreko Lege Proposamena onartu du gaur Madrilgo Kongresuak. EAEko arau fiskalen aldeko proposamena da.

PSOEk eta EAJk aurkeztutako proposamenaren aurka azaldu da Kongresuan Alderdi Popularra. PPko euskal diputatuek ere Kontzertuaren ''blindajea''ren aurkako botoa eman dute gaurko saioan. UpyDk ere kontrako botoa eman du, eta UPN abstenitu egin da.

Ekimen honen bitartez, Foru Arauak Lege bihurtzen dira. Beraz, EAEko hiru Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.

Eusko Legebiltzarrean abiatu zen ekimena, bertan alderdi guztiek onartu zuten, UPyDk izan ezik. Hala ere, Kongresuko batzorde Konstituzionalean PSOEk eta EAJk adostutako zuzenketek aldatu zuten proposamena. Epeak murrizteko premiazko prozedura eramatea adostu zuten.

Alfonso Alonso

Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak eta Alderdi Popularraren bozeramaileondokoak esan duenez, "apoak irensteko artea" da politika eta horregatik egin du Kontzertu Ekonomikoaren aurka. Dena den, Konstituzio Auzitegiaren aurrean helegitea ez dutela jarriko ziurtatu dio bere taldeak eta "berme" horrekin pozik dago.

"Politikan ere, zenbaitetan interes batzuk beste batzuen aurrean jarri behar dira", esan du.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa