Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Dantza, irudia eta txalaparta

'Ttakun Ttan Ttankun' ikuskizunaren estreinaldia Tolosan

Erredakzioa

2010/01/09

Juan Mari Beltranek 'Txalaparta' lana kaleratu zuen urte bukaeran. Orain eszenatokietan dugu, txalaparta, dantza, poesia-narratiboa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizunarekin.

Juan Mari Beltranek, lan-talde handi batek lagunduta, txalapartari buruzko lan konplexua argitaratu zuen 2009ko urte bukaeran. Disko-liburu-DVD formatoan kaleratu du Syntoramak, Nerea argitaletxearen laguntzarekin. Nestor Basterretxea, Simon Goikoetxea edo Imanol Olaizola artisten testigantzak bildu ditu bertan Beltranek, 60ko hamarkadan txalapartaren berpizkundea bizi izan zuten beste artista euskaldun batzuekin batera. Durangoko Azokan aurkeztu zuen proiektua, emanaldi berezi batekin.

Argitalpen honen inguruan, ikuskizun handi bat prestatu dute Mireia Gabilondok (Tanttaka Teatroa) Jon Mayak (Kukai Dantza Taldea):&' || 'nbsp;''Ttakun Ttan Ttankun'' ikuskizuna.
Antzerkia, musika, dantza, poesia-narratiboa eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu proiektuak. Argiz, irudiz eta soinuz osatutako ibilbide bat aurkezten digute, hain gurea baina, aldi berean, hain ezezaguna den instrumentu honen inguruan.

Urtarrilaren 9an Tolosako Leidor Antzokian izango dira, arratsaldeko 20:30ean.&' || 'nbsp;Sarrerak salgai dira www.kutxa.net web gunean, 943.411.200 telefonoan, Telekutxan eta Servikutxan.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa