Albisteak

Albisteak

2. lana

Tulsa 'Espera la palida' lanarekin itzuliko da

Garazi Urdanpilleta

2010/01/12

Miren Iza hondarribitarraren disko berria Karlos Osinagak grabatu eta nahastu du Bonberenean (Tolosa) eta Anarik hartu du parte abestietako batean. Entzun aurrerapena: "Matxitxako".

audioak (1)

Tulsak lan berria dakar. Miren Iza hondarribitarraren taldeak bigarren diskoa kaleratuko du urtarrilaren 19an: Espera la palida. Rocka, countrya eta popa dotore uztartuko dituzte, beste behin ere, gaztelaniaz. Eta, oraingoan ere, Subterfuge diskoetxe madrildarraren eskutik dator taldearen lana.

Diskoa Tolosako Bonberenean grabatu eta nahastu dute Karlos Osinagarekin. Soinuaren funtsa eta sentimendua hartu dituzte ardatz eta zuzenean grabatu dituzte abestiak saio gutxi erabilita (ahotsa kenduta, astebeten grabatu dute guztia). Tulsa taldeko kideek eta Osinaga berak ekoizti dute lana eta Anariren ahotsa entzun ahal izango dugu abestietako batean. Guztira, 10 kantu berri dakartza Espera la palida lanak.

Tulsa taldeak 2007an kaleratu zuen Solo me has rozado diskoan erakutsi zuen desengainuari eta adore faltari etekina ateratzen eta sentimendu beltz horiek kantu bikain bihurtzen badakiela eta, orain, lan berriarekin hori berrestera datoz Miren Iza eta bere taldekideak.

Espera la palida diskoa oso-osorik dago entzungai, taldeak Myspacen daukan orrian.

Kantu berriak zuzenean aurkezteko birari otsailean helduko dio taldeak eta, oraingoz, gurean, hitzordu bakarra daukate: martxoaren 5ean Plateruenan (Durango) emango dute kontzertua Cristina Rosenvingerekin batera.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa