Albisteak

Albisteak

Emakumeak Trindoor Txapelketa

Lazkao eta Azkoitia, larunbateko erronka berria!

Aitor Elduaien

2010/02/05

Emakumezkoen Herri arteko Trindoor txapelketak aurrera darrai. "Hiru Erregeen Mahaia"n jarraitu ezazu larunbat honetan 4etatik aurrera!

Zeinek irabaziko asteburu honetako lehia? Zuzenean jarraitzerik duzu Euskadi Irratian! Arratsaldeko 4etatik aurrera, "Hiru Erregeen Mahaia"n!

Aurreko asteko saioaren xehetasunak berriz, irakurri hemen! eta egunean jarri!

Markinarena zen errekorra 7 segundoan hobetu dute eta 14 minutuko langatik jaistea lortu dute gainera! Azkoitia izan bide zen beste partaidea -morbo dezenteko norgehiagoka zen, bai-, baina haien taldea osatzen zuten kirolarietako baten azken orduko lesioak parte hartu ezinik utzi ditu. Halere final laurdenetako koadroa guztiz itxi gabe dagoenez otsailaren 6ra atzeratu dute beren agerraldia.


Bada gaur finalerdietarako sailkapena eskuratuta zeukala jakinda ere, sekulako neurria eman dute azpeitiarrek. Oihana Agirre duela urte batzuk Zumaian bateletan aritutakoa, Mireia Epelde Lointek taldeko txirrindularia eta Iraurgi atletismo taldeko Nerea Etxeberria izan dira taldekide.


Arrauneko saioa bikain abiatu du Agirrek (2’48”_750 m); eztu alferrik aldamenean izan joan den asteetan Ugaitz Agirregomezkorta Zumaiko arraunlari azpeitiarra, Gizonezkoen txapelketan bigarren egindakoa. Bizikletan orain arteko bigarren marka berdindu du (5’45”_4km), berea aldetik, Mireia Epeldek, eta behin saioa amaituta hobetzeko aukeran dela esan du. Lehen bi sektoreen ostean Markinarren markarekin alderaketak 3 segundoko aldea ematen zien bizkaitarrei. Eta baita buelta eman ere Nerea Etxeberriak! Ausart, orduko 17 kilometroan hasi du saioa eta ondo eutsi dio, indartsu amaitzeko orduko 18 kilometrotik gorako abiaduran; korrikako marka onenak (5’24”_1500 m) denborarik onena, errekorra, eman dio Azpeitiari: 13’58”.


Eta orain zain daude ea datorren asteburuko Bilbo-Donostia kanporaketan nor gailenduko.
Bai, ederra dator hurrengo asteburukoa! Bilbo-Donostia, Euskadi Irratian, Hiru Errege Mahaian, 16:00etatik aurrera.


Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa