Albisteak

Albisteak

ETAren aurkako operazioa

Baldintzarik gabeko espetxea, Ondarroako azken bi atxilotuentzat

Erredakzioa

2010/02/02

Urtza Alkorta eta Zumbeltz Bedialauneta gaur deklaratu dute Auzitegi Nazionalean. Joan den ostegunean Ertzaintzak Ondarruan atxilotu zituen.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabeko espetxeratzea ezarri die gaur Urtza Alkortari eta Zumbeltz Bedialaunetari, joan den ostegunean Ondarroan Ertzaintzak atxilotutako ETAko ustezko bi kideak, iturri juridikoen arabera.

Talde armatuari etengabeko laguntza ematea leporatu dio Alkortari epaileak, eta Bedialaunetari ETAko kide izatea eta bizi-tokian lehergailuekin kalte handiak eragitea leporatu dizkio.

2005eko iralian Avilako Vicolozano industrialdean izandako bonba-furgoneta bidezko atentatu batean parte hartzea leporatu diete. Gainera, gutxienez ETAko ustezko hiru kide Frantziako mugatik pasatzea egotzi diete.

Bizkaian eta Gipuzkoan, bi egun lehenago atxilotutako bost lagunekin ustez zuten harremanagatik atxilotu zituen Ertzaintzak Bedialauneta eta Alkorta (azken udal hauteskundeetan ANVko zerrendetan hautagai izan zen).

Bedialauneta eta Alkorta gaur deklaratu dute Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, bost egun atxilotuta egon eta gero.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa