Albisteak

Albisteak

Joera

Inauterietarako eguraldia: hotz handia, baina giro lehorra

Erredakzioa

2010/02/08

Asteazkenetik aurrera, maximoak 6-7º-tik behera egongo dira; Ostegun Gizenean, termometroak behera egiten jarraituko du, eta elur-kotak ere bai. Dena den, prezipitazio txikiak daude iragarrita.

Inauterietarako eguraldiak hotz handia utziko du, baina giroa, orokorrean, lehorra izango da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eskainitako joeraren arabera. Iragarpena erabat baieztatu aurretik, badirudi Ostegun Gizenak asteazkenak hasiko duen ildotik jarraituko duela, eta tenperatura oso hotzak eta izozteak izango ditugula. Dena dela, bustitzekotan, prezipitazioak txikiak izango lirateke.

Ostegun Gizenean, hortaz, euri apur bat egin lezake, eta malutaren bat 100-200 metrotik gora bota lezake, baina nabarmenena hotza eta izotza izango dira; izan ere, azken hori lurralde osora hedatzeko aukera dago. Maximoak 6-7º-tik behera egongo dira itsasaldean, eta barnealdean 5 gradutik behera kokatuko dira. Minimoak 0º-tik beherakoak izango dira puntu askotan.

Ostiral Mehean, otsailaren 12an, termometroek beherago ere egingo dute, baina joerak, oraingoz, giro lehorra iragarri du. Astebururako, eguraldiak ez du aldaketa handirik ekarriko: tenperaturak oso hotzak izango dira eta elur-kota oso behean egongo da, baina ez dago prezipitaziorik iragarrita.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa