Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Zinegoak

'El ataque de las naranjas homófobas' garaile El show del Txistun

Onintza Aiestaran

2010/02/09

Pablo Isidroren lana izan zen otsailaren 5ean Bilborock aretora hurbildu ziren ikusleentzat film laburrik onena

Pablo Isidroren El ataque de las naranjas homofobas film laburrak irabazi du Zinegoak jaialdiak antolaturiko ''El show del Txistu'' lehiaketa. Orotara, 10 film labur aurkeztu ziren lehiara. Jaialdi askotan ez bezala, publikoak aukeratu zituen finalera igaro ziren bi film laburrak. Film labur guztiak otsailaren 5ean Bilborock aretoan egindako saioan proiektatu ziren. Yogurinha Borovaren aurkezpen baten ondoren, banan-banan proiektu guztiak erakutsi ziren. Film labur bakoitzaren amaieran publikoak bere iritzia helarazten zuen txistuen edo txaloen bidez. Bakoitzak jasotako txistu eta txaloen neurketa egin eta gero, bi finalisten izenak jakinarazi ziren: Pablo Isidroren El ataque de las naranjas homofobas eta Eva Mateosen La señal. Bi finalisten artean erabakitzeko, beharrezkoa izan zen bigarren proiekzio bat. Azkenean, El ataque de las naranjas homofobas film laburrak eraman zuen 600 euroko dirusaria.

Show do Gongo
El show del Txistu lehiaketa antolatzeko ideia Brasilgo Show do Gongo delakotik dator. Urtero Brasilgo Memorial America Latina aretoa leporaino betetzen du ekitaldi arrakastatsuak. Bilbon ere Brasilgoa ereduari jarraituz, Bilborock aretoa bete egin zen. Ikus-entzuleek zenbait baldintza betetzen zituzten lanen artean erabaki behar izan zuten: urtarrilaren 30a eta otsailaren 4a bitartean eginak izan behar zuten, gay, lesbiko edo transexual gaiak jorratu, minutu bat eta lau minutu arteko iraupena izan eta laranja batek agertu behar zuen.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa