Albisteak

Albisteak

ETAren kide ohia

Jon Anzaren desagertzea ikertuko du Auzitegi Nazionalak

Erredakzioa

2010/02/09

Iazko apirilaren 18an ikusi zuten azkenekoz, Baionatik gertu. Fernando Andreu epaileak aginduak eman ditu Anza non dagoen argitzeko.

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak Jon Anza ETAko kidearen desagerpena ikertzeko diligentziak hasi ditu, Europa Press agentziak jakinarazi duenez. Iazko apirilaren 18an ikusi zuten azkenekoz, Baionatik gertu.

Frantziako erakundeen eskaerari erantzuteko ireki du ikerketa Andreu epaileak. Horren harira, Estatuko Segurtasun Indarrei txosten bat eskatu die, Jon Anzaren egoera fisikoa eta mentala zein zen argitzeko helburuz.

Horrez gain, epaileak Anzak egin zituen azken telefono deiak ere aztertuko ditu, baita ETAko kidearen senideek eta lagunek egin zituztenak ere. Baionako Fiskaltza maiatzetik ari da Anzaren desagerpena ikertzen, familiaren eskaria aintzakotzat hartuta.

Jon Anzak 47 urte ditu eta gaixorik dago. 20 urte kartzelan eman zituen ETAko kidea izateagatik. 2009ko apirilean bere desagerpena salatu zuten. Maiatzean ETAk gauza bera egin zuen, komunikatu baten bidez.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa