Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Asmakizun bitxia

iPhone bidez gaixoak berpizten ditu mediku kroaziar batek

Erredakzioa

2010/02/09

Ivor Kovikek gaixoaren bularrean jartzen den sakelakorako gehigarri baten prototipoa asmatu du. Bestelako telefonoekin erabili ahal izateko software bat garatzen dabil.

Mediku kroaziar batek baieztatu duenez, bere iPhone sakelako telefonoa gaixoak berpizteko gailu bilakatu du. Horretarako, programa informatiko bat eta berak asmatu duen osagarri berria uztartu ditu.

Ivor Kovic Pazineko ospitaleko larrialdi zerbitzuko buruaren esanetan, bere asmakizunaren abantaila nagusia da "suspertzeko gailu eramangarria eta beti eskuragarria" dela.

Erreanimazio-adituen bilkura batean aurkeztu du bere asmakizuna Amsterdamen. Bertan "gaixoaren esku-azpian barik, bularrean jartzen den sakelakorako osagarri gehigarri baten prototipoa egin" zuela azaldu du Kovicek.

Jarraian, iPhoneko programa batek soinuz ohartarazten du minutuko ehun presioak aldatzen badira edota ezarritako presioa egokia bada.

Osagarriaren prototipoa eratu du oraingoz baina bere asmakizuna patentatzeko asmoa du eta bestelako telefonoekin erabili ahal izateko software bat garatzen dabil. Adibidez, kaleratu berri diren Google Nexus One edo Motorola Droid sakelakoetarako erabilgarria izan dadin.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa