Albisteak

Informa nazazu RSS

Albisteak

Zurrumurruak

Jet, Alice In Chains, Rise Against eta Capsula... Bilbao BBK Liven?

Garazi Urdanpilleta

2010/02/09

Hainbat forotan Kobetamendiko jaialdian aurten jo dezaketen talde gehiagoren izenak hasi dira agertzen. Aipaturikoez gain, Coheed And Cambria, Bullet eta Rise To Fall izenak ere irakurri ditugu.

Bi baieztapen ofizial izan ditugu oraingoz 2010eko Bilbao BBK Live jaialdiari dagokionez. Pearl Jam eta Rammstein bertan zuzenean arituko direla iragarri zuten duela zenbait hilabete antolatzaileek baina, geroztik ez dugu albiste gehiago jaso.

Interneten zurrumurruak berehala zabaltzen dira eta hainbat forotan izen gehiago hasi dira aipatzen. Ondorengo hauek dira irakurri ditugun izenak:

Jet: talde australiarrak Shaka Rock diskoa aurkezteko kontzertu-biraren baitan, apirilaren 2 arte baino ez ditu zehaztuta kontzertuak

Alice In Chains:&' || 'nbsp;Seattlego (AEB) taldea Black Gives Way To Blue diskoa aurkezteko Ameriketan emango dituen kontzertuen berri soilik eman du. Martxoa bitartekoak baino ez dituzte iragarrita.

Rise Against: Chicagoko (AEB) taldeak ekainaren 2tik 23ra bitartean Europan hainbat jaialditan parte hartuko duela iragarri du. Egun horretatik aurrera, ez dauka ezer zehaztuta oraindik.

Capsula: Urtarrilaren 21ean Bilbon aritu zen talde bilbotar-argentinarra eta otsailaren 13an Atarrabian izango da. Otsailaren 27tik aurrera berriz Ameriketara doaz eta martxoaren 21era arte soilik dituzte zehaztuta kontzertuak.

Coheed And Cambria: New Yorkeko rock progresiboko taldeak Year Of The Black Rainbow diskoa aurkezteko AEBetan apirilaren 27ra arte emango dituen kontzertuak soilik iragarri ditu.

Rise To Fall: Talde sopelarraren izena ere irakurri dugu hainbat forotan. Oso kontzertu gutxi dauzkate iragarrita 2010erako.

Antolatzaileen baieztapenaren zain geldituko gara.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa