Albisteak

Albisteak

Lan merkatuaren erreforma

ELAren ustez "eskuma erreakzionarioaren papera" egiten du Zapaterok

Erredakzioa

2010/02/09

Muñozen ustez "erdipurdiko sozialistak" dira Lan Merkatuaren Erreformaren atzean daudenak. Horrez gain, ELAren ustez, harrigarria da "CC.OO. eta UGT sindikatuak joko honetan aritzeko prest egotea".

Zapateroren Gobernuak iragarritako Lan Merkatuaren erreformari kritika gogorrak bota dizkio gaur ELA sindikatuak. Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren esanetan, PSOEren Gobernuak "patronala indartu" nahi du, sindikatuei boterea kenduz. "Eskuma erreakzionarioaren" papera egiten duela esan dio Zapaterori.

Sindikatuko buruaren ustez "erdipurdiko sozialistak" dira erreforma honen atzean daudenak. Horrez gain, ELAren ustez, harrigarria da "CC.OO. eta UGT sindikatuak joko honetan aritzeko prest egotea".

Adolfo Muñozen hitzetan, elkarrizketa soziala "argazki bat besterik ez da izan", bai Espainian, zein Euskal Herrian ere.

Horrez gain, lan merkatuaren erreforma honek "kaleratzea erraztu eta merkatzea ekarriko du". ELAk zalantzan jarri du neurri berriek lanpostuak sortzeko balioko dutenik.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa